Protagonistak berdintasunari, ozeanoen biodibertsitateari eta ongizate emozionalari lotutako gaiak izan dira azken asteetako programan.
Ez dugu beti kontatzen, baina etengabe egiten ditugu ekintzak Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan, Arrasateko Musakola auzoan. Hasiko gara gogoraraziz martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, eskulan bat egin genuela, “Ez gara konpetentzia, elkarrekin maitasuna eta erresistentzia gara” mezuarekin.
Horrez gain, merezi du gogoratzea martxoaren 19an “Adinziklo Itsaspekoa“ programaz disfrutatu genuela, zeina Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak (CIMASUB) garatzen duen, Real Sociedad Fundazioarekin lankidetzan. Zentroko erabiltzaileek eta profesionalek itsas hondoak arakatu, biodibertsitatea ezagutu eta kontserbatzeari buruz hausnartu ahal izan zuten modu irisgarri batean. Jarduera aberasgarri horretara gure erabiltzaileen senide batzuk ere joan ziren.
Halaber, jaso genuen formazio oso erabilgarri eta interesgarri bat nabarmendu nahi dugu, Onarpen eta Konpromiso Terapiari (OKT) buruzko hilabetea itxi zuena, Ane Iturrate gure zentroko psikologoaren eskutik, gure osasun emozionala eta ongizatea hobetzeko.
Martxoa gogoeta, ikaskuntza eta konexiorako hilabetea izan zen!