Donostian daukagun Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak 5 urte bete ditu bere egoitza berrian

Instalaciones del Centro de Día para Personas con Discapacidad Neurológica Aita Menni de Donostia - San Sebastián
Sep

23

2019

Donostian daukagun Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak 5 urte bete ditu bere egoitza berrian

11 URTE BAINO GEHIAGOTAN DONOSTIAKO ANTIGUOKO AUZOAN EGONDA, INSTALAZIO ZABALAGOAK ETA ABANGOARDIAKO TEKNOLOGIA ERREHABILITATZAILEA IZATEKO, ZUATZUKO PARKERA JOAN ZEN. 2014TIK 2019RA BITARTEAN, ZENTROAK KALTE ZEREBRALA ETA BESTELAKO DESGAITASUN NEUROLOGIKOAK DITUZTEN 208 PERTSONA ARTATU DITU.

Aita Menni Ospitaleak kalte zerebraleko pertsonak errehabilitatzeko Eguneko Zentroa du Donostian, Zuatzuko Enpresa Parkean, eta dagoeneko bost urte bete ditu. Aldi horretan, 208 pertsona artatu ditu. 11 urte baino gehiagotan Antiguoko auzoko Gurutze Gorriaren Ospitalean egonda, 2014. urtean Zuatzuko parkera joan zen, instalazio zabalagoak eta abangoardiako teknologia errehabilitatzailea izateko.

Zuatzuko zentroaren eginkizuna garuneko kaltea eta bestelako desgaitasun neurologikoak dituzten pertsonak artatzea eta zaintzea izango da. Zentroak hitzarmen bat sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta 25 plazarekin ireki zituen. Bost urte igarota, 38 plaza zituen, eta horietatik, 35, Aldundiarekin hitzartu ditu, eta hiru pribatuak dira.

Zentro berean, Aita Menni Ospitaleak psikiatria eta psikologiako kanpo-kontsultak eta garuneko lesioak dituzten pertsonentzako errehabilitazio anbulatorioko zerbitzu bat ditu.

Instalazioak guztiz egokituta daude kalte zerebrala duten pertsonentzat, errehabilitazio teknologia berritzailearekin, ingurune irisgarrian eta osasun-jarduera gune berri baten barruan. Zuatzuko Eguneko Zentroak 500 metro koadro ditu, solairu bakar batean. Ez du oztopo arkitektonikorik eta aurreko zentroa baino irisgarriagoa eta zabalagoa da.

Eguneko Zentroak eguneko arreta, banakakoa eta integrala ematen die mendekotasun-egoeran dauden desgaituei, beren autonomia-maila hobetzeko edo mantentzeko helburuarekin, haien muga funtzionalak konpentsatzeko eta eguneroko bizitzako jardueretan laguntzeko. Horrela, gizarteratzen laguntze zaie eta beren bizitza-kalitatea ere hobetu egiten da.

Laguntza eta zainketa

Zentroan garatzen den lanaren berariazko helburua da pertsonari bere etxeko eta erkidegoko inguruan egoteko aukera ematea, senideei laguntza eta zainketa lanean lagunduz. Arreta espezializatu hori diziplina anitzeko talde batek egiten du. Talde horretako kideak dira mediku errehabilitatzaile bat, psikiatra bat, erizaintzako laguntzaileak, psikologo klinikoak, fisioterapeutak, gizarte-langileak eta terapeuta okupazionalak.

Estimulazio eta sozializazio ingurunea

Eguneko Zentroak erabiltzaileen eta haien senideen ongizateari laguntzen die, estimulazio eta sozializazio ingurune bat ere lortuz, hainbat jardueraren bidez, hala nola kognitiboak, komunikaziozkoak, motorrak, didaktikoak, ludikoak eta okupazionalak.

Jarduera gehienak pertsona bakoitzari egokituta daude, eta talde testuinguru batean garatzen dira. Horretarako, zenbait esku hartze talde ezartzen dira, erabiltzaile bakoitzaren laguntza-beharren arabera. Horrela, banakako jarduerak egiten dira, berariazko helburuak lortzeko, hala nola oinarrizko gaitasunetan eta gaitasun instrumentaletan trebatzea. Jarduera-programa egiteko, Pertsonari erreparatutako plangintza kontuan hartzen da, hau da, norberaren zaletasunak, interesak eta beharrak.

Besteak beste Diario Vasco eta Entre Mayores komunikabideek horren berri eman dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services