Donostiako Aita Menni Zentroa Dualebike errehabilitazio kontzeptu duala aztertzen ari da

Donostiako Aita Menni Zentroa Dualebike errehabilitazio kontzeptu duala aztertzen ari da
Apr

3

2019

Donostiako Aita Menni Zentroa Dualebike errehabilitazio kontzeptu duala aztertzen ari da

Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko erabiltzaileek gailu berritzaile batekin egiten dute errehabilitazio duala. Dualbikek independenteak diren bi zeregin uztartzen ditu modu interaktiboan, bata motorra eta bestea kognitiboa: pedalei eragitea eta bakar jokoak egitea.

Bakar jokoak egiten dituzte pedalei eragin bitartean.Zergatik?Gure eguneroko bizitzan ohikoa delako gure garunari exijitzea aldi berean bi zereginetan aritzea.Esate baterako, ibiltzea eta telefonoz aritzea.

dualebike1

Badira aste batzuk Donostiako Aita Menniren Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko (Zuatzu enpresa parkea) erabiltzaileak Dualbike probatzen ari direla.Erreminta berritzaile honek ibiltzea edo pedalei eragitea proposatzen du, kartetan aritzen diren bitartean.Alegia, zeregin duala gauzatzea (kasu honetan mugimendua-kognitiboa): pedalei eragitea, koordinazio bisuala eta eskuaren motorra uztartzea, kartetan bakar jokoak egitearekin batera.

Zeregin dualaren kontzeptuak (dual task DT ingelesez) burmuinaren aktibazio konbinatuari egiten dio erreferentzia, bi zeregin independente eta erlaziorik gabeetarako.Adibidearekin jarraituz, ibiltzean, martxaren ardura duten eremuak aktibatzen dira; batez ere, eremu motorrak eta koordinaziokoak.Kalea gurutzatzera goazenean, pertsona batek, gainera, eremu bisualak aktibatu behar ditu (kotxeak ikusteko), bai eta memoriaren eremuak (ibilgailuen abiadurak aztertu, eta pasatzeko denbora nahikoa duen kalkulatzeko) eta erabakiak hartzeko eremua ere (noiz gurutzatuko duen erabakitzeko).Garunak, aldi berean, eremu horiek guztiak hizketan inplikatuak daudenekin koordinatu behar ditu.

 

Eremu zerebralen aktibazio handiagoa

Zeregin dualak, mugimendua-mugimendua edo mugimendua-kognitiboa uztartu ditzakeena, eremu zerebralen aktibazio handiagoa dakar.Dualbikerekin, erabiltzaileak pedalak eragiteari uzten badio, kartak oso motel mugitu ahalko ditu, ordenagailuko saguaren abiadura pedalak eragitean sortzen den abiaduraren araberakoa baita.Horrela, errehabilitazio mota honetan lanean ari denak ariketa fisikoa eta aktibazio zerebral handia egiten du. Hala izan dadin, eremu zerebral asko baliatzen ditu, eta ezinbestekoa da horien guztien arteko koordinazioa.

Ideiaren sustatzaileen arabera –haien artean Manuel Murie, neuroerrehabilitazioan doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea–, gimnasioan oinez ibiltzean martxaren ardura duten eremuak aktibatzen dira garunean (batez ere, eremu motorrak eta koordinaziokoak: 1. A. irudia).Kalea gurutzatzeko ibiltzean, ordea, pertsona batek eremu horiek ez ezik, goian aipatutakoak ere aktibatu beharko ditu (1. B. irudia).

dualebike2

Ilustrazioa: Dualebike.

Bigarren adibidean, eremu zerebral gehiago aktibatzen dira; alabaina, soilik martxaz arduratzen den eremu zerebralari erreparatuta, aktibazioa handiagoa litzateke lehenengo egoeran, garuna soilik zeregin horretan zentratzen baita.Eremu zerebral gehiago inplikatzen direnean, indarra galtzen du oinez ibiltzearen ardura duen garunaren aldearen aktibazioak (gauza bera gertatzen da gidatu eta aldi berean telefonoz hizketan jardunez gero).Adierazi dutenez, hori dela eta, errehabilitazioan ari diren eta gimnasioan ongi ibiltzen diren pazienteek arazoak izan ditzakete bertatik kanpo. Zeregin dualetan entrenatzeak, beraz, pertsonek bizitza errealari aurre egiteko prestaketa hobea jaso dezaten lagundu dezake.

Zuatzuko Aita Menni Zentroko erabiltzaileak errehabilitazio erreminta berritzaile hau probatzen ari dira, eta adineko pertsonen zentroetan ere horretan ari dira.Izan ere, Dualebiketik ziurtatzen dutenaren arabera, zeregin dualak entrenatzearen garrantzia ere bikoitza da: garuna aktibo mantentzeaz gain, zahartze zerebrala motelarazten dute.

Aste batzuen buruan, esperientzia honen balantzea ezagutuko dugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services