Alberto Mesoneros kirolariak sevillan jokatu berri den espainiako boccia txapelketan parte hartu du. Hemendik zorionak ematen dizkiogu, eta aurrerantzean zorterik onena opa diogu bere kirol ibilbidean; ez da oso ohikoa urte bat prestatzen aritu ondoren estatu mailako lehiaketa batean bere merituengatik sailkatzea eta bi garaipenekin etortzea. Carlos Cañetek, Aita Menniko begirale eta abentura honetan izan duen laguntzaile pertsonalak, esperientzia handi horren berri eman digu.
– Alberto Mesoneros Sevillan uztailaren 7tik aurrera jokatu den Espainiako Boccia Txapelketan sailkatzea lortu du; mugarri garrantzitsua gure ADAM-Aita Menni Kirol Elkarteko kirolarientzat. Nola iristen da horraino?
Albertori dagokionez, Espainiako Lehiaketan sartzeko aukera bakarra zen bere kategorian Euskadiko txapelduna izatea.Hurrengo edizioetarako, dagoeneko estatuko txapelketa batean sartu denez, ez du behar izango Euskadin lehen postuan geratzea.Halere, lehen postuetan kokatzeko borrokatuko da.
– Merezi al du hainbesteko esfortzu?Zer inpresio ekarri du Albertok?Eta zuk, begirale moduan?
Alberto, itzuleran, Birjinetxe egoitzan geratu zen, oraindik ere eztitan zegoela, ez zuen barneratzen lau egunetan bizi izandako guztia.Badakit pixkana-pixkana kontatzen ari zaiela bere poz eta bizipenak Birjinetxeko lagun eta profesionalei.Neu, begirale naizen heinean, pozarren nago kirol emaitzekin: bi garaipen eta bi galdu ditu, eta hori, lehen lehiaketa izanik, eta kirol horretan urtebete bat baino eman ez duelarik, oso emaitza bikainak dira.Gero, kirolez kanpoko arloan, oso ongi pasatu dugu, beste kirolari eta begirale batzuekin egon gara geure bizipenak elkarri kontatuz, lagunak egin ditugu, Alberto lehen aldiz ibili da abioian… Dena berria izan da Albertorentzat, eta, esperientzia berri horiek guztiak gorabehera, emaitza ezin hobeak lortu ditu.
– Esaten denez, garrantzitsuena parte hartzea da.
Albertorentzat txapelketa hau goi mailako lehiarekin izandako lehen harremana izan da.Urrats erraldoia egin du, ipar zonako lehiatik estatu mailako lehiara.Garrantzitsuena izan da tamaina horretako lehiaketa bat bizitzea, hurrengoetarako esperientzia hartu ahal izatea.
– Baina, nola joan da lehiaketa?Zein izan dira emaitzak?Parte hartzaileen maila altua zen?
Lehiaketa kontrako egoera batekin hasi zen, txapelketako onenetako eta buruetako batekin lehiatu beharrarekin hasi zen.Horregatik, eta lehen partidako urduritasunagatik, lehen partida galdu genuen.Bigarrena beste kontu bat izan zen: Albertok irabazi zuen aragoitar neska batekin aurrez aurre lehiatuta. Hirugarren partidan emaitza negatiboa ekarri zion Albertori, txapelketa hauetan esperientzia ez izatearen ondorioz, Euskadiko finalean Albertorekin finalista aritu zen jokalari baten kontra jokatu baitzen.Partida horren irabazlea, Gipuzkoako Aspaceko Mario, Espainiako Lehiaketako txapelduna zen.Azkenik, eta azken partida jokatzeak ematen duen lasaitasunarekin, zalantzarik gabe, partidarik onena jokatu zuen.Irabazi egin zuen, eta kontrarioa maila altua zutenetako bat zen, eta gainera etxean jokatu zuen.Oso zapore ona utzi zigun.
– Nolabait, esperientzi adibide bat da, Albertoren inguruan dibertsitate funtzionala duten lagunekin konpartitzen da?
Zalantzarik gabe, orain dela urte bat inolako kirolik egiten ez zuen baten esperientzia, urte bateko esfortzuaren ondorioz estatu mailako txapelketa batera bidaiatzen lortu duen baten esperientzia, adibide bat da, lan eginez eta saiatuz gauza handiak lor daitezkeela erakusteko. Entrenamenduetako lagunek eta egoitzako lagunek beraiek ere hurbiletik bizi izan dute esperientzia hori.Albertoren partida guztiak eta aurreak aurkitu ditugun zailtasun guztiak kontatu ditugu; zailtasun horiek egundoko balentria bihurtu dira, lehendabizikoz abioian bidaiatzearena bezala.
– Lehiaketa ofizialetan berriro parte hartzeko gogoz?
Espero dut Albertorentzat hau kirol ibilbidearen hasiera izatea, eta entrenatzen eta lehiatzen jarraitzea, oraindik asko hobetu dezake bere jokoa eta.Neuk esana da, eta leh8iatzen ikusi zuten epaile eta entrenatzaile guztiek esana da.Ez da oso ohikoa izaten entrenatzen hasi eta lehen urtera bere merituengatik estatuko lehiaketa batean sailkatzea eta bi garaipen lortzea.
– ADAMez gain, zer erakundek erraztu dizkizuete gauzak?
Alberto iritsi den lekura iristeko lana ezinezkoa izango zen Aita Menni Ospitalearen eta Birjinetxe egoitzaren laguntzarik gabe.
– Albertorentzat boccia da bere kirola, zergatik?
Albertok boccian aritzeko ezaugarriak betetzen ditu.Denok ezin gara kirol diziplina horretan lehiatu, ezaugarri jakin batzuk dituzten kirolarientzat da, eta, kasu honetan, berak betetzen ditu, eta horregatik gainditu zuen lehen egunean sailkapen medikoa eta BC1 kategoria eman zioten.