2024ko alboko esklerosi amiotrofikoaren (AEA) Mundu Eguna dela eta, gaixotasun neurodegeneratibo horren tratamenduan logopediak duen garrantzia azpimarratu dute Oihana Ramos Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako logopedak eta Jaime Lafita pazientearen amak. Errehabilitazio logopedikoaren bidez, bizi kalitatea hobetu nahi da, irensteko eta hitz egiteko zailtasunei helduz. Jaime Lafitak bost urte baino gehiago daramatza tratamendua jasotzen Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Neurorrehabilitazio Zentroan (Bilbo), eta ikerketa zientifikoan aurrera egiteko eta erasandako pertsonei terapietarako sarbidea errazteko beharra azpimarratzen du.
Ekainaren 21a AEAren Mundu Eguna dela eta, Oihana Ramos Aita Menni Ospitaleko logopedak eta AEA duen eta Asociación DalecandELA Elkartearen motorra den Jaime Lafitak gaixotasun neurodegeneratibo horretan errehabilitazio logopedikoak duen garrantzia gogorarazten digute.
Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) gure gorputzaren borondatezko mugimenduen arduraduna den beheko motoneuronari eragiten dion gaixotasun neurodegeneratibo bat da. Terapia batzuek mugikortasuna eta funtzio muskularra ahalik eta denbora luzeenean mantentzen laguntzen dute.
Logopedia disfagian (irensteko zailtasuna) eta disartrian (hitz egiteko zailtasuna) esku hartzen duen diziplina da. Jaime Lafitak bost urte baino gehiago daramatza tratamendu logopedikoa jasotzen Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Neurorrehabilitazio Zentroan, Bilbon. Bideo honetan ikerketa zientifikoan aurrera egiteko eta AEA duten pertsonei etorkizun hobea eta eskura dauden aukera terapeutiko desberdinetarako sarbide handiagoa eskaintzeko beharraz duen iritzia partekatu nahi du.