Aita Menni Ospitaleko hogei fisioterapeutak baino gehiagok, gehienak Kalte Zerebraleko Zerbitzukoak, prestakuntza ikastaro batean parte hartu dute, indar eta mugikortasun programa espezifikoak sartzeari buruzko ezagutza zabaltzeko, funtzionaltasuna hobetzeko tresna gisa.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko 22 profesionalek osatutako talde batek parte hartu du, urriaren 25, 26 eta 27an, “Mugikortasuna, indarra eta ariketa terapeutikoa neurorrehabilitazioan” izenburuko ikastaro trinkoan. 21 orduko prestakuntzan, gure fisioterapeutek aukera izan zuten garuneko lesioek kaltetutako pertsonen mugikortasun eta indar muskularrean duten inpaktuari buruzko ezagutzak eguneratzeko.
Alba Jiménez Cuboren eskutik –Fisioterapian graduatua, Estimulazio Neurologikoko masterra, Nerbio Sistemaren Zientzietako master ofiziala, Kataluniako Fisioterapeuten Elkargoko batzorde neurologikoko koordinatzailea eta Mbody ikerketa taldeko kidea–, ikastaroak oso formazio osatua eskaini zuen, fisiologiatik eta baloraziotik hasita, funtzionaltasuna eta autonomia sustatzeko ariketa programa espezifikoen diseinuraino.
Gaien artean zeuden nerbio sistema zentraleko lesioak dituzten pazienteen indarra entrenatzeko printzipioak, erretrakzio tisularrak eta mendekotasunean dituen ondorioak, baita gorputzaren pisuaren beraren erabilera terapeutikoa eta nerbio periferikoen mugikortasunaren eta sentikortasunaren ebaluazioa ere.
Egun bakoitzean esku hartze neurologikoaren funtsezko alderdi bat landu zen. Lehen eguna ariketa terapeutikoaren preskripzioara eta entrenamendurako printzipioetara bideratu zen. Bigarrena, beheko gorputz adarretan indarraren aplikazio praktikoa eta luzaketa protokoloak landu ziren. Azkenik, hirugarren egunean neuroplastikotasuna, ariketa aerobikoaren garrantzia, ikaskuntza motorra eta goiko gorputz adarreko ariketen berrikuspena aztertu ziren.
Prestakuntza teoriko-praktikoa bereziki baliagarria izan zen Aita Mennin lan egiten duten fisioterapeutentzat, beti adi ebidentzian oinarritutako estrategiak eskuratzeko, gure pazienteen osasun integrala eta bizi kalitatea hobetzeko. Prestakuntza amaitzean, gure profesionalek hobeto egin ahal izango dituzte zeregin hauek:
- programa terapeutikoa hasi aurretik, gorputz egituren egoeraren balorazio sakona;
- indar eta mugikortasun ariketa espezifikoak diseinatzea, funtzionaltasuna hobetzeko funtsezko tresna gisa;
- indarraren entrenamendu indibidualizatuak, paziente bakoitzaren behar eta muga espezifikoetara egokituta.