Iban Arrien Celayak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko arduradunak, Espainiako Fisioterapeuten Elkargoen Kontseilu Nagusiko presidenteorde eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidente gisa hartu du parte Fisioterapiako Kudeatzaileen I. Biltzar Nazionalean.
Estatuan egindako fisioterapiako kudeatzaileen lehen topaketa hau Palmako Son Espases Unibertsitate Ospitalean izan da, urriaren 20an eta 21ean. Ekitaldi honen helburua zen fisioterapia unitateek beren eguneroko jardunean gauzatu behar duten kudeaketaren funtsezko alderdiak aztertzea eta sakontzea, beren funtzionamendua optimizatzeko eta artatzen dituzten pertsonei kalitatezko arreta emateko.