La Cuadri del Hospi elkarteko familietako haur eta nerabeek prozesu onkologikoaren sekueletarako tratamendua jasotzen jarraituko dute Bilboko Haurren Errehabilitazio gure Unitatean. Elkartearen helburua da bizi kalitatea errehabilitazio integralaren bidez hobetzea, eta gure diziplina anitzeko taldearen lanean konfiantza izaten jarraitu nahi du.
La Cuadri del Hospik Aita Menni Ahizpa Ospitalarioekin batera lanean jarraitzen du, ‘Minbizia duten haur eta nerabeen garapena eta autonomia berreskuratzeko’ proiektuan. Aita Menni Ospitaleak eta La Cuadri del Hospik minbiziaren eta horren tratamenduaren ondorioak dituzten neska-mutilei tratamendua emateko mantentzen dute akordioa. Paziente gaztetxoek fisioterapia arlotik arreta jasotzen dute batez ere, Bilboko Haurren Errehabilitazio Unitatean (Egaña kalea, 10). La Cuadri del Hospi Elkarteak 25.000 euroko ekarpena egin dio Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeari, zerbitzu hori eskaintzen jarraitzeko.
La Cuadri del Hospik bere sare sozialetan argitaratu duenez, “Aita Menniko profesional guztien lana oso beharrezkoa da minbizia duten haur eta nerabeen bizi kalitatea hobetzeko, bai haurrentzat beraientzat, bai haien senideentzat”. Horregatik guztiagatik, eskertu egiten dugu Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen laguntza, eta Elena Tampan, Julen Ripa eta Irma Garciaaipatu nahi ditugu bereziki, argazkian ikusten ditugunak txekea jasotzen, Débora Martín Ferrero La Cuadri del Hospiren ordezkariaren eskutik.
“Badakigu batzuetan prozesu onkologikoak jasaten dituzten neska-mutilek eta nerabeek ondorio fisikoak izaten dituztela tumorea beraren ondorioz, eta interbentzio kirurgiko edo tratamendu medikoen ondorioz”, adierazi zuen, bere aldetik, Haurren Errehabilitazio Unitateko gure arduradun Irma Garcia fisioterapeuta pediatrikoak, eta hau azaldu zuzenez, “Aita Menni Ospitalean La Cuadri del Hospirekin lankidetzan dihardugu, behar den guztietan fisioterapiako tratamendua emateko, hainbat helbururekin, hala nola:
– haurraren adinari dagozkion item motorrak behar bezala garatzen laguntzea;
– arnas fisioterapia;
– adingabeak postura kontrolatzeko behar dituen laguntza teknikoei buruz aholkatzen dugu, hala nola eserleku pelbikoak, bipedestatzaileak, etab.
– mugikortasuna bultzatzen dugu laguntza teknikoen bidez, esaterako: taka-takak, gurpil aulki elektrikoak…
– erresistentzia kardiobaskularra handitzea lantzen dugu, normalean neke onkologikoa esaten zaion fenomenoagatik murriztuta egoten baita;
– gurasoei aholkuak eta jarraibideak ematen dizkiegu.
La Cuadri del Hospi
La Cuadri del Hospi elkarteak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Barakaldo, Bizkaia) Hematologia eta Onkologia Pediatrikoko Unitatean tratamendua jasotzen duten haur eta nerabeen gurasoak biltzen ditu. Bere helburua da haur eta gazteen minbizia humanizatzea, gizarteratzea eta ikertzea, baita hezur muina eta zilbor hesteko odola emateari buruz kontzientziatzea ere. Elkartearen helburua da pazienteen eta familien ongizatea hobetzea errehabilitazio integralaren bidez, fisioterapia eta psikoonkologia saioak zabalduz, gaixotasunaren ondorioz jasotzen dituzten tratamendu zailak bizi kalitate handiagoz jasateko.
La Cuadri del Hospik paziente gazte horien ongizatea hobetzen lagundu nahi duten hainbat pertsona, enpresa eta erakunderen laguntza du. Lagundu nahi baduzu, Laboral Kutxaren kontuaren bidez dirua eman dezakezu: IBAN: ES93 3035 0034 0303 4004 5530, SWIFT: CLPEES2MXXX.