1.014 EUROKO LAGUNTZA EMAN DIO BILBAO KIROLAK bilboko udalaren kirol erakundearen bitartez
ADAM Aita Menni Kirol Elkartea Bilboko Udalak Bilbao Kirolak Udal Erakundearen bidez hiribilduan kirola sustatzeko urtero ematen dituen laguntzen erakunde onuradunetako bat da.Zehazki, 1.014 euro jaso ditu ADAM elkarteak udalarengandik.Laguntza ekonomiko hori laguntza handia izango da garuneko kaltea duten 28 kirolariek parte hartzen duten jardueretan egindako gastuei aurre egiteko.
Kirol egokituari emandako laguntza horrekin, Bizkaiko hiriburuko udalak desgaitasuna duten pertsonek jarduera osasungarrietan, ludikoetan eta integratzaileetan etengabe parte hartzea bultzatzen du.
Asteroko entrenamenduak
Bitartean, ADAM elkarteko kirolariek astero entrenatzen jarraitzen dute boccian, igeriketan eta txirrindularitzan.Haietariko asko dagoeneko federatu dira eta lehiaketetan parte hartzen hasi dira. Batzuek emaitza onak ere lortu dituzte. Azken horietako bat Carlos Kellerek eta Javi Díazek lortu zituzten. Biek Autonomien arteko Boccia Txapelketan parte hartu zuten BC2 kategorian, urtarrilaren 13an, Gasteizen.
Boccia:Igoera lehen mailara Iparraldeko Ligan lehiatzeko
Gasteizen egindako autonomien arteko txapelketa horretan talde bakoitzean lehen postuan amaitu zuten kirolariek bakarrik lehiatu ahal izango dute Iparraldeko Ligan. Han, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Bizkaiko jokalariek parte hartu zuten.Carlos Keller bere taldean lehen postuan amaitu zuen horietako bat izan zen, eta beraz, lehen mailara igo da.Iparraldeko Ligako kirolariek Espainiako Txapelketan sartzeko lehiatuko dute.
Hemendik zorionak eman nahi dizkiogu Carlos Kelleri, lehen mailara igo delako eta ligan parte hartuko duelako.ADAMen badugu txapeldun bat!. Gasteizko txapelketan talde bakoitzean irabazleak izan zirenak bakarrik igotzen dira eta Javi Diazek ez zuen hainbeste zorterik izan:laugarren izan zen, hirugarrenarekin puntuetan berdinduta.Baina oso animatuta jarraitzen du. Astean bitan entrenatzen jarraituko du San Ignazioko kiroldegian beste 5 taldekideekin batera, eta Aita Menni Kirol Elkartearen ordezkari gisa arituz beste txapelketa batzuetan. Zorionak ere Javiri, aukera asko izango ditu irabazteko!