Neuropsikologoa Bilboko Birgaitze Neurologikorako Zentroan
Hartutako garuneko kaltearen neuropsikiatria eta neuropsikologiaren ezagutzan sakontzen saiatu naiz beti. Bederatzi urte eman ditut dagoeneko hartutako garuneko kaltea duten pazienteak artatzen. Nire bizitza profesionaletik gure Zerbitzua martxan hasi eta lehen urteetan Peter Eames eta Juan Manuel Muñoz-Cespedes doktoreekin antolatu genuen barne prestakuntzako bi taldeak nabarmenduko nituzke. Biekin paziente talde honen ebaluazioaren eta errehabilitazioaren oinarrizko alderdien ikuspegi bat hartu genuen.
Proiektu honetan beste talde, senideen elkarte, unibertsitate eta beste batzuekin parte hartzen dugun profesionalek, errehabilitazio zerbitzuak hobetzen eta paziente talde honi eta haien senideei beste aukera soziosanitario batzuk sortzen laguntzen ari garela uste dut. Lan-eredu zintzoa eta giza kalitate handiko taldea duen irabazi-asmorik gabeko erakunde batean egin ahal izateak poztasun handiagoa ematen digu, zalantzarik gabe.
Prestakuntza akademikoa
• Psikologian lizentziaduna Salamancako Pontifize Unibertsitatean, 1980-1985.
• Espezialista Psikologia Klinikoan “Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren” eskutik (2004), 2490/98 Errege Dekretuaren arabera.
• Espezialista psikolinguistikan eta logopedian, Salamancako Pontifize Unibertsitatearen eskutik, 1987-1989.
• Espezialista familiako eta bikoteen arteko terapian, Gaztela eta Leongo Psikologoen Elkargo Ofizialaren eskutik, 1983-1985.
Elkargoak eta sozietateak
• Arabako Psikologien Elkargo Ofizialeko kidea.
• Euskal Herriko Neuropsikologia Sozietateko kide sortzailea (SVNPS).
• Espainiako Neuroerrehabilitazio Sozietateko kidea (SEN).
• Espainiako Logopedia, Foniatria eta Audiologia Elkarteko kidea (AELFA).
Argitalpenak
Liburuen kapituluak:
– Urrutikoetxea, I. Alteraciones de la Comunicación e Intervención logopédica tras un Traumatismo Craneoencefálico. Hemen: Neuropsiquiatría del Daño Cerebral Traumático. Aspectos Clínicos y Terapéuticos. Bartzelona: J.R. Prous, S.A. argitaletxea; 1997. 319-330. or.ISBN: 84-8124-150-4.
– Muñoz-Céspedes, J.M.; Ugarteburu, I.; Urrutikoetxea, I. Evaluación Neuropsicológica de las lesiones cerebrales postraumáticas. Hemen: Medición Clínica en Psiquiatría. 323-334. or. 2000. ISBN: 84-458-0962-8.
– Ruiz, M.J.; Medina, C.; Urrutikoetxea, I.; García, O.; Muela, T.; Sánchez, V. Modelo de Centro de Día para personas con Daño Cerebral Adquirido. IMSERSO, 2007. NIPO: 216-07-063-7.
Artikuluak:
– Urrutikoetxea, I.; Bermúdez, M.; Fernández de Corres, A. Intervención logopédica en las alteraciones de la comunicación consecutivas a daño cerebral adquirido. Hemen: Boletín de AELFA, 3. zk. 5-10. or. 1999. ISSN: 1137-8174.
– Muñoz Céspedes, J.M.; García, M.; Iruarrizaga I.; Urrutikoetxea, I. La conciencia de los déficit en la rehabilitación de las personas con un daño cerebral. Hemen: Ansiedad y Estrés. 313-325. or. 1999. ISSN: 1134-7937.
– Ojeda del Pozo, N.; Quemada, J.I.; Ezquerra, J.A.; Urrutikoetxea, I.; Muñoz-Céspedes, J.M. Entrenamiento en habilidades sociales en pacientes con daño cerebral adquirido. Hemen: Revista de Neurología. 783-787. or. 2000. ISNN: 0210-0010.
– Urrutikoetxea, I.; Alteraciones de la articulación en personas con daño cerebral. Hemen: MAPFRE MEDICINA, 2001; 12. lib. (I. geh.): 71-76. ISSN: 1133-5602.
– Quemada, J. I.; Muñoz Céspedes, J.M.; Ezkerra, J. M.; Ballesteros, J.; Ibarra, N.; Urruticoechea, I. Outcome of Memory Rehabilitation in Traumatic Brain Injury Assessed by Neuropsychological Tests and Questionnaires. Hemen: Journal of Head Trauma Rehabilitation. Focus on Clinical Research and Practice, Part 3. 18(6): 532-540, November/December 2003. ISSN: 0885-9701.
– Martos García, E.; Urrutikoetxea Sarriegi, I. Disfunciones sexuales en personas con daño cerebral adquirido. FEATECE aldizkaria; 14. zk. (2004). 8-9. or.
– Urrutikoetxea, I.; Lertxundi N. La problemática del Daño Cerebral adquirido: respuestas asistenciales en la C.A.V. ofrecidas desde el Hospital Aita Menni. Hemen: Euskonews & Media; 257. zk. Euskal zientzia eta kulturari buruzko astekari elektronikoa, Eusko Ikaskuntza sozietateak argitaratutakoa.
Ikertzaile eta irakasle jarduera
Deustuko Unibertsitatea (DU):
– “Ebaluazio neuropsikologikoa” ikasgaiaren irakaslea (2003, 2004, 2006, 2007).
– Psikologia Klinikoko masterraren irakaslea 1992. urtetik.
Mondragon Unibertsitatea (MU):
– “Hizkuntzaren patologia” ikasgaiaren irakaslea (2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010).
Salamancako Pontifize Unibertsitatea (UPS):
– Psikologia eta Logopedia ikasleen praktiketako tutorea.
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU):
– Psikologia ikasleen praktiketako tutorea.
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (UCM):
– Psikologia ikasleen praktiketako tutorea.
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN):
– Psikologia ikasleen praktiketako tutorea.
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa (MEC):
– Barruko psikologo egoiliarren praktiketako tutorea (BAPE).
Hitzaldiak, komunikazioak, azken posterrak
• Urrutikoetxea, I. Hitzaldia: HGKren errehabilitazioa: diziplina anitzeko ikuspegia. Ezgaitasuna duten pertsonei buruzko III. ikerketa jardunaldi zientifikoak. Gaixotasun larriak dituen pertsonei buruzko sinposioa, migrazio eta gizarte-zerbitzuen institutua, Salamanca, 2000.
• Urrutikoetxea, I. Saio klinikoa: Paziente anbulatorioek eguneroko ekintzak egiten duten autonomia maila baloratzeko tresna berriak, Aita Menni Ospitalea, Arrasate, Gipuzkoa, 2000.
• Urrutikoetxea, I. Saio klinikoa: Ebaluazio neuropsikologikoa. Aita Menni Ospitalea, Arrasate, Gipuzkoa, 2001.
• Urrutikoetxea, I. eskola: Garuneko kaltearen errehabilitazio zerbitzua. Malagako Unibertsitatea, Psikologia Fakultatea, Logopediako diplomatura, Malaga, 2002.
• Urrutikoetxea, I. Saio klinikoa: Jokabide arazoak dituzten pazienteak tratatzeak eragindako talde terapeutikoaren zama. Aita Menni Ospitalea, Arrasate, Gipuzkoa, 2002.
• Urrutikoetxea, I. Saio klinikoa: 2+2=8. Aita Menni Ospitalea, Arrasate, Gipuzkoa, 2002.
• Urrutikoetxea, I. Arabako Berritzegunerako Mintegia: Hartutako garuneko kaltea duten haurren ebaluazioa eta errehabilitazio neuropsikologikoa. Aita Menni Ospitalea, Arrasate, Gipuzkoa, 2003.
• Urrutikoetxea, I.; Gasteizko CSMko profesionalentzat egindako mintegia: Oroimena eta alkohola: ebaluazioa eta errehabilitazio neuropsikologikoa. Vitoria-Gasteiz, 2004.
• Urrutikoetxea, I.; Hueso, V.; eta beste batzuk. Hartutako garuneko kaltearen auzitegi-neuropsikologiari buruzko mintegia, Bilbo, COP. 2006.
• Urrutikoetxea, I. Hartutako garuneko kaltea duten pazienteen jokabide arazoak, IZA egoitza, Donostia, 2007.
• Urrutikoetxea, I; Sánchez Cubillo, I.: Neuropsikologiako prestakuntza: Hartutako garuneko kaltea; Galiciako COPek antolatutako 12 orduko mintegia. Ourense, 2010.
Zaletasunak
Familiarekin eta lagunekin egoten naiz gehienbat aisialdian.