2023ko Menni Sarearen Memoriak aurreko ekitaldian Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan hartutako kalte zerebralari emandako arretaren emaitzak jasotzen ditu: 128 lagun sartu ziren arrasateko gure ospitaleratze unitateetan, eta 645 artatu genituen unitate anbulatorioetan, non 26.000 kontsulta/saio baino gehiago egin ziren. Dokumentuak zehazten du, halaber, Bilbon dagoen Haurrentzako Errehabilitazio Unitateak 109 haur artatu zituela.
Aita Menni Ospitaleko Ospitaleratze Unitatea izan zen, EAEko arreta anbulatorioko zentroekin eta eguneko zentroekin batera, gaur egun Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Menni Sare moduan ezagutzen dugunaren ernamuina. 32 urte geroago, sei urtetik hona, Menni Sareak ekitaldi bakoitzean ebaluatzen du Ahizpa Ospitalarioen neurorrehabilitazio ekipoak dituen Autonomia Erkidego bakoitzeko arreta. Beheko grafikoak nabarmentzen duenez, hainbat instalaziok osatzen dute Euskadin Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzua:
-
-
- Ospitaleratze Unitatea Arrasaten (Gipuzkoa), 36 oherekin.
- Errehabilitazio Unitate Anbulatorioak Arrasate, Donostia eta Bilbon.
- Haurren Errehabilitazio Unitatea, garapen psikomotorreko arazoak, garuneko paralisia, hartutako kalte zerebrala edo tratamendu onkologikoen ondoriozko sekuelak dituzten haurrentzat (Egaña kalea, 10, Bilbo).
- Eguneko zentroak Arrasaten eta Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
-
- 2023an, Arrasateko gure Ospitaleratze Unitateak 128 lagun artatu zituen (36 ohe ditu). Urte horretan 10.462 egonaldi erregistratu ziren, paziente bakoitzeko 96 eguneko batezbestekoarekin. 645 pertsona tratatu zituzten gure unitate anbulatorioetan, eta 26.363 kontsulta/saio egin ziren. Gure Haurren Errehabilitazioko Unitatean 109 haurrek 3.956 kontsulta/saioren bidez jaso zuten tratamendua. Donostia eta Arrasateko HKZko eguneko zentroek, guztira 70 toki dutelarik, 67 erabiltzaileri eman zieten arreta, 14.330 kontsulta/saioren bidez.
Errehabilitazio robotikoa
Logopedia, errehabilitazio fisiko, terapia okupazional, neuropsikologia eta eguneroko bizitzako jardueretako programa terapeutikoak Ospitaleratze Unitatean zein Unitate Anbulatorioetan gauzatzen dira. Programa horiek robot aurreratuen laguntzarekin egiten dira. Garuneko lesioa izan duten pertsonen funtzionaltasuna hobetzen eta goiko gorputz adarren mugikortasuna berreskuratzen laguntzen duten tresna teknologikoak dira, eta ibilera eta oreka entrenatzen ere laguntzen dute. Gainera, gailu horiek informazio baliagarria eskaintzen dute hasierako baloraziorako eta tratamenduaren beraren erantzuna ebaluatzeko.
Neurorrehabilitazio programen barruan, 2023an, Aita Mennin garun paralisia eta garapen psikomotorreko beste nahasmendu espezifiko batzuk dituzten adingabeetan ATLAS 2030 haurren exoeskeletoarekin entrenamendu intentsiborako egindako ikerketa proiektua nabarmendu zen.