Errehabilitazio integrala

Garuneko Kalteen Menni Sarean gaixotasun hori duten pertsonek ahalik eta ongizaterik handiena lor dezaten lan egiten dugu.

 Gure programa terapeutikoen helburua gure gaixoek parte hartze aktiboa izateko eta gizarteratzeko aukerak gehitzea da. Hartarako, arlo guztiak jorratzen ditugu: fisikoa, psikologikoa, hezkuntza, okupazionala eta abar. Bestalde, arreta indibiduala emateaz gain, senideentzat aholku eta orientazio zerbitzua ere badugu. 

Errehabilitazio fisikoa

  Garuneko kaltearen ondorioz, ibiltzeko, zutik egoteko edo eserita egoteko gaitasuna gal dezakegu.  Gure fisioterapeuta taldeak norberari egokitutako programak egiten ditu mugikortasuna hobetzeko. Programa horien helburua, artikulazioen balantzeak mantentzea, jarrera normalizatzea, bi oinen gainean zutik egotea lortzea, oreka lortzea eta martxa berreskuratzea da.

Errehabilitazio neuropsikologikoa

  Neuropsikologiak jokabidea eta gizarte-harremana emateko elkarri eragiten dioten prozesu psikikoak aztertzen ditu.  Garunean lesioren bat gertatzen bada, gaitasun kognitiboan, emozioetan, ekiteko borondatean eta jokabidean eragin dezake.   Gure errehabilitazio neuropsikologikoko programek horiek guztiak lantzen dituzte.  Errehabilitazio neuropsikologikoko zenbait programaren adibideak dira arreta, oroimena, funtzio exekutiboak, autokontzientziaren berreskuratzea edo trebetasun soziala lantzen dituztenak.
rehabilitacionDCA

Terapia okupazionala

Gure zerbitzuko terapeuta okupazionalek eguneroko bizitzaren jardueretan autonomia lortzearekin zerikusi zuzena duten helburuak lortzeko lan egin dute. Jarduera horien aipa ditzakegu, batetik, oinarrizkoenak: nork bere burua garbitzea, janztea edo bakarrik elikatzea; bestetik, konplexuak: garraio publikoa erabiltzea, ordenagailuak edo laneko ekintzak. Terapeuta okupazionalak etxerako egokitzapen arkitektonikoak diseinatzeaz eta kanpoko laguntzak (tresna egokituak, hala nola mahai-tresnak edo saguak) aukeratzeaz ere arduratzen dira. Azkenik, garuneko lesioak eragindako eskuaren indarra eta trebetasuna hobetzea lan arlo garrantzitsua ere bada.

Psikoterapia

  Garuneko lesio batek eragindako pertsonen eta haien senide hurbilen egoera psikologikoa oso garrantzitsua da osatze prozesuan. Horregatik, arreta berezia jartzen diete alderdi horiei gure programek, eta horrez gain, beharrezkoa bada, laguntza psikoterapeutikoa ere ematen dute.

Logopedia

Zenbait arazo tratatzen ditugu, besteak beste, arlo hauetan: mintzamenean (disartria, dispraxia, disprosodia), hizkuntzan (hizkuntz arazo orokorra, mututasuna, afasia, alexia, agrafia) eta ahotsean (disfoniak).  Beharrezkoa denean komunikatzeko ordezko sistemak ere aplikatzen ditugu.