Zumaiako arraunlariek beren kirol-arrakastak azaldu dituzte Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroan

Zumaiako arraunlariek beren kirol-arrakastak azaldu dituzte Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroan
Sep

21

2015

Zumaiako arraunlariek beren kirol-arrakastak azaldu dituzte Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroan

NAGORE OSOROk, MIREN SALVADORek eta LIBANA TABOADAk traineru ligari buruz hitz egiten diete zuatzuko erabiltzaileei 

Donostiako Aite Menni Eguneko Zentroan Kontxako Banderarekinzerikusia duten jarduerak egiten ditugu, estropadak, irailean, gertaera handia direlako hirian. Zentroko profesionalek erabiltzaile guztiek, elkarrekin, parte har dezaten antolatzen dute jarduera hau.

Hostorezko traineru gozoak egiteaz gain, aurten zentroan Nagore OsoroMiren Salvador eta Libana Taboada izan dira, Zumaiako traineruko hiru arraunlari. Zumaiako arraunlariek Kontxako Bandera irabazi zuten 2013. urtean eta traineru berak hainbat garaipen lortu ditu lehiaketetan.

Nagorek, Mirenek eta Libanak kirolari, esfortzuari eta gainditzeari buruz hitz egin zuten.Bertaratutakoei bakoitzaren funtzioa ere azaldu zieten:patroia, arraunlaria eta aurrekoa (aurreko arraunlaria, ziabogetan eragin handia duena).Zentroko neska-mutilek interes handiarekin jarraitu zieten haien azalpenei, eta hainbat galdera egin zituzten. Haiekin argazki bat ateratzeko aukera ere ez zuten galdu.

remeras Zumaia

Más fotos de la vista de las remeras, del mural, etc. en Facebook 

Errehabilitazioa eta gastronomia

Duela hiru urtetatik egun hauen inguruan hostorezko traineruak prestatzea tradizio bihurtu da Zuatzun.  Zergatik? Oso gozo daudelako, eta argazkietan ikusten denaz, erraza delako egitea. Horrez gain, iparraldean jaten ospatzen da dena!. Baina sukaldaritza-tailerrean, zentroko gainerako jardueretan bezala, ez dira galtzen errehabilitazioari buruzko alderdiak. Estimulazio kognitiboaren eta errealitatera orientatzeko terapiaren zati gisa -hirian gaur egun gertatzen diren gauzak direlako-, estropadei buruz hitz egiten da taldeetan, egun bakoitzaren hasieran eta amaieran, eta egunkarian agertzen den lehiaketaren kronika irakurri eta komentatzen da. Lehiatzen duten traineruen iritziei buruz eztabaidatzean, esaterako emakumeek bi txandetan ere lehiatu behar duten ala ez, besteen iritziak errespetatzen ikasten da.

Eta sukaldaritzako tailerrari dagokionez, gozoki hain berezi hori egiten zehazki arlo hauek landu dira:

– Motrizitate xehea: anana ebakitzea, hostorea betetzea, marmelada eta txokolatea banatzea, hostoreari forma ematea, traineruak margotzea, palak arraunei itsastea eta ziabogetarako balizak egitea.

– Talde-lana: traineruen forma aukeratzea, txokolatez edo marmeladaz eta biekin estali behar diren aukeratzea.

Kontxako Banderarekin zerikusia duten jarduerak sormena eta motibazioa lantzeko ere izan ziren, traineruak, koloreak eta horma-irudian zuten posizioa aukeratzeari dagokionez. Eta esfortzu orok bere saria dutenez, hostorezko traineruak laberatu ondoren, erabiltzaileek bazkaldu egin zituzten, gozoena zein zen ikusteko:  txokolatezkoa, marmeladazkoa edo biak. Logikoa denez, denentzako iritziak egon ziren.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services