BCC-KO IKASLE ALESSANDRA GIUPONNIK ELIKATZEKO OHITURA OSASUNGARRIAK LORTZEN LAGUNDU DIE DONOSTIAKO AITA MENNIKO KALTE ZEREBRALEKO ZENTROKO ERABILTZAILEEI
Basque Culinary Centerreko ikasle Alessandra Giuponnik ekarpen handia egin du Osasunaren Ikasgelaren programaren barruan, zentroan dagoen bitartean garatzen ari den Elikadura Heziketako Tailerraren bitartez: programa integral bat sortu du, gure erabiltzaileak kontzientziatzeko dieta osasungarria eramatearen onurei buruz, zentro barruan zein kanpoan.
BCCko azken mailako ikasleak erabiltzaile bakoitzari jaten duenaren kontrola eramaten laguntzen dio, fitxa pertsonal baten bitartez.Txosten nutrizional horrekin, erabiltzaileak ohartu egiten dira kaloria gehiago edo gutxiago kontsumitu behar duten, eta ohiturak zuzentzen laguntzen die. “Orain gehiago zaintzen dute beren burua, baita asteburuetan ere”. Gehienei pisua kentzea komeni zitzaien; denbora tarte horretan, ohitura osasungarriak finkatzea lortu dute, eta hiru-bost kilo galdu dituzte.
Informazioa eta, gainera, jarraipen pertsonalizatua
Olatz Uriarte Kalte Zerebraleko Zerbitzuko koordinatzailea da eta, azpimarratu duenez, Alessandra oso ongi lotu da pazienteekin. “Batzuei pixka bat gehiago kostatzen zaie.Baina, poliki-poliki, Alessandrak gauzak esaten dizkie, eta gehienek hark esandakoari jarraitzen diote.Marrubiak esnegainarekin jan ordez, gazta freskoarekin prestatzen dituzte. Kontuz ibiltzen dira baita asteburuan jaten dutenarekin ere. Eta zoriontsu daude, pisua nola galtzen duten ikusten dutelako”.
Alessandrak gogoan ditu hasierako mesfidantzak, baina baita ere nola berehala paziente askok bat egin zuten, senideen laguntzarekin, eta beste batzuek pixkana-pixkana.Zuatzura etortzen diren 35 lagunetatik, 14 dagoeneko proiektuaren parte dira.Gure kolaboratzaile italiarra oso pozik iristen da asteartero zentrora, urduri nola galdetzen dioten ikusita:“Pisatuko nauzu jada?”. Astero pisatzen direlarik, animatzen doaz, aldea ikusten dute, eta pisua apuntatzen dute hark prestatu dien hileroko egutegi batean.Askotan esaten diote: “Asteburu honetan kale egin dut pixka bat, herriko jaiak ziren…”.Edo, “Atzo kasu egin nizun eta barazkiak afaldu nituen, proteinekin eta ogi pixka batekin”.
Ogia dela eta, zekale ogia kontsumitzeko izan zen Alessandrak erabiltzaile bati eman zion gomendioetako bat, zuntz gehiago daukalako, eta horrek hesteetako trantsituan laguntzen duelako.Horrelako ogiak ogi zuriak baino azukre gutxiago eta bitamina eta mineral gehiago dauka.Horrenbestez, egun batean erostera joan ziren, aurkitu eta probatu zuten, eta orain hainbat lagun ohituta daude bere zaporera dagoeneko.
Etiketak eta marketina
Elikadurari buruzko heziketaren lanaren parte moduan, talde handi batek irteera egin zuen gertuko supermerkatu batera, hainbat elikagairen etiketak bertatik bertara aztertzeko.Alessandrak letra txikia azaldu zien, izan ere, fabrikatzaileek, askotan ez oso argi, osagai bakoitzaren proportzioak zehazten dituzte, gehigarriak, ekarpen kalorikoa, etab.Horrela, gure erabiltzaileek kontzientzia hartu zuten zein garrantzitsua den janari bakoitzean zer jatean den jakitea.
Ildo horretan, Alessandrak hainbat gomendio egin zituen, eta eragin handia izan dute Zuatzuko erabiltzaileek bertan jateko aukeratzen duten menua konbinatzeko garaian, bertan egiten baitute otordu nagusia eta askaria.Orain badakite, esaterako, lehendabizi pasta aukeratzen badute eta bigarrenerako oilaskoa patatekin edo kroketak karbono hidrato gehiegi jatea litzatekeela. Halaber, ohartu dira komeni dela astean behin baino gehiagotan komeni dela arraina jatea. “Aukeratzeko dituzten aukeren artean, eman dizkien gomendioen ondorioz, orain osasungarriena aukeratzen dute”, laburbildu du Olatz Uriartek.Dieta osasungarri baten onurak ezagutzen badira askoz errazagoa delako menu osatu eta orekatua prestatzea, hidratoak, proteinak eta barazkiak sartuta.
Erosketa ongi egitea funtsezkoa da zuzen elikatzeko.Berriro ere supermerkatura.Garrantzitsua da supermerkatuek marketinerako erabiltzen dituzten estrategiak, horiek saihesteko. Osasunaren Ikasgelaren elikadura osasungarriari buruzko programaren barruan, gure taldeak ikasi zuen baita ere saltoki handiek bultzatzen gaituztela elikagai jakin batzuk gehiago erosi eta kontsumitzera, aurrezteko formatuekin, hari musikalaren erritmoan, argien bitartez edo produktuen kokapenaren bidez. Orain kontzienteago erosten dituzte elikagaiak.
Sukaldaritza tailer gero eta osasungarriagoa
Zuatzuko sukaldaritza tailerrean errezetak baino zerbait gehiago egiten da. Zuatzuko erabiltzaileek dagoeneko badakite zein jarraibide jarraitu behar dituzten modu osasungarri eta orekatuagoan elikatzeko.Ezagutza horiekin guztiekin, janaria prestatzeko perspektiba aldatu egin zaie.Orain errezeta osasungarriak bilatzen dituzte, trikimailuak eta aholkuak partekatzen dituzte, Alessandraren gidaritzapean. Hilero hainbat proposamen egiten dira, batzuk oso boladan daudenak, esaterako, organismoa garbitzeko detox dieta, sasoiko fruta eta berduren batidoen bitartez.Sarritan hamaiketako natural eta osasungarriak prestatzen dituzte, Anoetara eraman zigutena bezalakoa.Udan, tupperrean eramateko postre, picnic, askari eta bazkari atseginak.Maiatzekoa oso gogoan dute:loreei lotutako ekintzak, horien artean loreak sukaldean erabiltzeko modu desberdinak, eta errezetak prestatzea, loreak osagai izarra izanik.Eta abuztuan, erabateko erronka:patata tortillen lehiaketan parte hartzea, Aste Nagusiko ‘zurekin hondartzan’ programan, Teledonostik antolatuta, non gastronomiaren jende ospetsua elkartzen den.
Alessandraren proiektua irailean amaituko da.Baina bere irakasbideek Zuatzun iraungo dute. Berak dio asko disfrutatu duela gure konpainian lanean, eta oso argi duela bere ibilbide kulinarioa “zera sozial batera bideratuko dela,seguruenik gaixotasunari edo desgaitasunari lotuta”. Hemendik eskerrak ematen dizkiogu, bere maitasun eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa diogu. Plazera izan da zurekin aritzea, Alessandra!