Teknologiak berriak aplikatzea ibilketaren analisi biomekanikorako

Teknologiak berriak aplikatzea ibilketaren analisi biomekanikorako
Sep

11

2018

Teknologiak berriak aplikatzea ibilketaren analisi biomekanikorako

AITA MENNIKO FISIOTERAPIAKO TALDEAK TAILER BEREZI BATEAN PARTE HARTU DU TEKNOLOGIA BERRIAK IBILKETAREN PATROIAN ERABILTZEA BALORATZEKO ETA AZTERTZEKO. GEURE LAN PROTOKOLOAK ETENGABE EBALUATZEAK ESKU HARTZEKO METODOAK HOBETZEN JARRAITZEKO NAHIA ERAGITEN DIGU.

Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak bere ezagutzak sakondu eta eguneratu ditu, tailer berezi batean, ibilketaren analisian teknologia berriak aplikatzeko aukerei buruz, Alberto Perez Samartin eta Itxaso Buesa Sobera doktoreen eskutik, zeinak Euskal Herriko Unibertsitate-Universidad del País Vascoko (EHU/UPV) Neurozientzien Departamentuko irakasleak diren.Prestakuntzan parte hartu zuten baita ere José Ignacio Quemada doktoreak, Zerbitzu arduraduna den heinean, eta Juan Ignacio Marín doktoreak, Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista den heinean, eta saioa joan den ostiralean egin zen, hilak 7, Aita Mennik Bilbon daukan Neurorrehabilitazio Zentroko instalazioetan.

Geure lan protokoloak etengabe ebaluatzearen ondorioz, orain dela hilabete batzuk, Fisioterapiako taldeak, Iban Arrienek koordinatuta, gure pazienteen ibilketaren patroia baloratzeko eta aztertzeko aplikatzen diren metodoak hobetu nahi izan zituen.

Osasungintzaren esparruan, funtsezkoa da esku hartzeko prozesuak protokolarizatzea jarduteko irizpideak bateratzeko.Horri esker, uniformetasun handiagoa eskaini dezakegu, geure erabakien aldakortasuna murriztuz, erabakitzen dugun jarduera oro erreproduzitu eta ebaluatu ahal izateko. Zalantzarik gabe, kalitate asistentziala kudeatzeko oinarrizko zutabea da.

Análisis-de-la-marcha_Aita-Menni

Hobetzeko dugun ardurari erantzunez

Buesa Sobera doktorea Biokimikan lizentziatua eta Neurozientzietako doktorea da EHU/UPVtik, eta gogorarazpen aberasgarria eskaini zien gure profesionalei, pertsonen ibilketari lotuta komunitate zientifikoan errekonozimendu eta bermerik handiena lortu duten proba eta test estandarizatu desberdinen inguruan.Medikuntza eta Kirurgiako doktore Perez Samartinek, berriz, teknologia berriek analisi konputerizaturako eskaintzen dituzten aukerak erakutsi zizkigun:erreminta eta tresna berriak, ingeniaritza, informatika eta biometrikaren garapenaren emaitzak, gaur egun ibilketa lantzen duten laborategirik sofistikatuenek erabiltzen dituztenak. Bideo kameren bidez irudiak hartu, aztertu eta lortutako datuak software bidez kodetuz, analisirako marko zehatz-zehatza ematen dute eta, zalantzarik gabe, aukera anitz eskaintzen dituzte gure zereginean hobetzeko ditugun kezkei erantzuteko. 

“Gure interpretazioaren arabera, analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa osatu egin daiteke –orain arte hainbat test estandarizatu aplikatuz eta presio dinamikoko plataforma bat erabiliz egiten genuen–, metodo berriak gehituz, analisiaren prozesuan sakontzeko eta kontrol ebolutibo aberastu eta bermatu ahal izatek” dio tailerra garatu ondoren Roberto Romerok, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroko fisioterapeutak. “Ikasketa saioa oso aberasgarria eta emankorra izan zen, eta aukera eman digu esku hartzeko geure protokoloa berriro ebaluatzeko, ibilketaren analisiari dagokionez, baia aukera berriak ezagutzeko ere, gure zerbitzua hobeto egiteko etengabe lantzen dugun bilaketan”, amaitzen du.

Roberto Romerok duela urte batzuetatik EHU/UPVko Fisioterapia Graduko laguntzailea da, Perez Samartin eta Buesa Sobera doktoreekin batera, eta ikasleei tailer teoriko-praktikoak eskaintzen dizkie anatomia eta biomekanikaren inguruko hainbat gaitan.Hain zuzen ere, lankidetza esparru horretan sortu zen bi doktoreak gonbidatzeko ideia, gure taldeari tailer berezi bat emateko, ibilketaren inguruko teknologia berrien aplikazioari eta analisirako aukerei buruz. Gonbidapena onartu zuten, eta hemendik zinez eskertzen diegu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services