Taldekako jarduera fisikoa hartutako garuneko kaltearen errehabilitazioan

Taldekako jarduera fisikoa hartutako garuneko kaltearen errehabilitazioan
Mar

31

2016

Taldekako jarduera fisikoa hartutako garuneko kaltearen errehabilitazioan

bilboko aita menni neuroerrehabilitazio zentroak egokitzapen fisikoko taldeko saioak eskaintzen ditu  

Garuneko lesioak, bai iktus batengatik bai traumatismo kraneoentzefaliko batengatik, tumore batengatik edo beste etiologia batengatik gertatutakoa, eragindako pertsonaren gaitasunak txikiagotzen dituen kalte neurologiko bat eragiten du.Menni Sareko garuneko kaltearen errehabilitazio-programak beti pertsonalizatuak badira ere, zenbait pazienterentzat, taldekako jarduera fisikoak tratamendu eraginkorrak dira, beren gaitasun funtzionala hobetzen laguntzen duena, eta beraz, beren bizi-kalitatea ere bai..

Egokitzapen fisikoko taldekako fisioterapia desgaitasun neurologikoa duten gazteentzat eta adinekoentzat da, bai errehabilitazio anbulatorioa egiten dutenentzat bai mantentze-erregimenean daudenentzat, gutxieneko laguntzarekin edo laguntzarik gabe ibil daitezkeenentzat, proposatutako jardueraren denbora jasaten badute.Taldekako jarduera fisikoa banakoaren tratamendu osagarri gisa ere egin daiteke”, azaldu du Iban Arrienek, Aita Menni Ospitaleko Fisioterapia Saileko buruak.

Actividad-física-en-grupo

Bizikletak, ibiltzeko zinta, step…Bilboko Aita Menni Garuneko Kalteko Eguneko Zentroa egokitutako gimnasio txikia bihurtzen da. Hor, pertsona bakoitzak, fisioterapeutak agindutako ariketak egiten ditu. Horrela, Fisioterapia saioetara taldeka joaten diren pazienteak errehabilitazio integraleko programaren ariketak egitera joaten direnak dira. Beste batzuk, errehabilitazioa amaituta, fase kronikoan daude, eta oso garrantzitsua da gaitasunei eustea, beraz, jarraitu egiten dute.

Talde txikiak 

Taldeak txikiak dira; gaur egun, gehienez 4 lagun. Saioa 45 minutukoa da, eta fisioterapeuta aditu baten laguntzarekin eta gainbegiratzearekin garatzen da. Aplikatutako teknikek sasoi fisikoa eta kardiobaskularra eta gaitasun funtzionala oro har hobetzeko joera dute. Horrenbestez, bizi-kalitatea hobetzea ere dute xedetzat.

Hauxe dio Iban Arrienek: “funtsezko helburua da gaitasun fisiko eta funtzionalak mantentzea, sistema kardiobaskularraren eraginkortasuna handituz, banakako fisioterapia tratamenduan lortutako emaitzak finkatuz. Jarrera eta indar muskular orokorra lantzen da, bi oinen gainean egoten eta ibiltzen laguntzeko, orekan mantentzeko, esfortzuarekiko erresistentzia edo egokitze fisikoa hobetzeko. Horrela, pertsona taldean integratzen eta sozializatzen ere laguntzen da”.

Helburuak eta taldekako asteroko saio kopurua ezartzen dira. Asteko fisioterapia bileran, paziente bakoitzaren helburuak berrikusten dira, eta taldearen lana eta tresnen parametroen eguneratzea berrikusten zaizkio paziente bakoitzari, bere ezaugarrien arabera.

Erabiltzen den materialaren artean, aparatuez gain (bipedestadore estatikoa, bizikleta estatikoa, bizikleta pasiboa, stepper, ibiltzeko zinta, zirkuituak), aulkiak, koltxonetak, musika-tresna bat, aurkezpenak eta ariketen bideoak jartzeko kanoi bat ere daude. Hori guztia oso beharrezkoa da hauek egiteko:

o    Pixkanaka muskuluak indartzeko intentsitate baxuko ariketak, atseden-denborak tartekatuz.

o    Bi oinen gainean oreka hotzeko ariketak.

o    Ibilera prestatzeko eta errazteko ariketak.

o    Ariketa aerobikoak.

fisio-grupal

Onurak

Aita Menniko Fisioterapia saileko arduradunarentzat, antzeko profila edo arazo fisiko antzekoak dituzten pertsonekin aldi beren lan egiteko aukera izatea onuragarria da, zenbait arrazoirengatik.Lehendabizi, pazienteak beren eta beste batzuen defizit fisiko eta funtzionalez gehiago jabetzea laguntzen dute. Horrek, desgaitasunera egokitzen laguntzen die. Bestalde, antzeko arazo fisikoak partekatzean, lagungarria izan daiteke zenbait pertsonentzat, eta lehendabizi hobetzea lortzen dutenak besteen suspergarri bihur daitezke. Paziente asko tratamendu indibidualizatuko prozesu luze batetik datoz, eta dagoeneko ez dute hainbeste behar zuzentzea eta gainbegiratzea. Pazienteak lantzen jarrai ditzakeen helburu indibidualizatuak daude, eta beste pertsona batzuekin aldi berean egin dezake.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services