ALDERDI EDERREKO LIBURUTEGIRA JOAN GINEN, “EL MISTERIO DEL CAMINO DE SANTIAGO” LIBURUAREN EGILE FERNANDO MORILLO eZAGUTZERA
Orain del hilabete gutxi ezagutu genuen irakurketa erraza, eta dagoeneko ez dakigu irakurtzeko plazer hori gabe bizi.Irakurketa erraza gure eguneroko ekintzetakoa da Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan. Hain da hala, ezen laugarren liburuan baikoaz!Aurrekoekin bezala, asko disfrutatu dugu irakurtzen, baina, oraingoan, Zuatzuko Irakurketa Klubeko kide batzuei pixka bat harantzago joatea otu zitzaigun:obran sakondu nahi izan genuen, eta, zer hoberik egilea ezagutzea baino! Aukeratutako izenburua “El Misterio del Camino de Santiago” zen eta, Fernando Morillo azpeitiarrak idatzia denez, ez zen zaila izan.
Kontakizunarekin disfrutatzeko izan dugun arrazoietako bat izan da orain dela denbora bat Donejakue Bidea egin genuela modu ‘birtualean’. Egileak liburuko Ulises eta Kemen pertsonaiak nondik datozen azaldu zigun.Ulises marinel zahar bat da; bere ontzia hondoratu egin zen eta lagun guztiak ito.Orain bizitzaren beldur da.Kemen beti irribarrez dagoen gazte bat da, baina sekretu izugarri bat gordetzen du.Elkarrekin abiatuko dira bizitza aldatuko dien promesa bat betetzera.Idazleak, halaber, idazten dituen historia guztien jatorria erakutsi zigun.“Egun osoa lanean ematen”duela dio, ezagutzen dituen pertsonek kontatzen dizkioten istorio askok aberasten dutelako eta baliagarriak zaizkiolako pertsonaia edo ildo berriak sortzeko garaian.
Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu Alderdi Ederreko Liburutegiko arduradun Arantxa Arzamendiri bibliotekako ateak irekitzeagatik eta Fernando aurkezteagatik.
Eskerrak Fernando Morillori ere, gurekin egoteagatik eta sentiarazten diguten liburuak idazteagatik.
*Fernando Morillo haur eta gazteentzako obrengatik da ezaguna.2003an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen, Izar Malkoaklanagatik. 2009an ere finalista izan zen Euskadi Sarian, Leonardoren hegoakobrarekin.Lan hori bera, gaztelaniazko bertsioan eta Las alas de Leonardo izenburuarekin, finalista izan CartagenakoHache Sarian 2012an.2011n, egileak bere argitaletxea sortu zuen, Gaumin, gazte literatura bultzatzeko eta irakurle gazteei teknologia berrietara hurbiltzen laguntzeko.