Errehabilitaziora etortzen diren haurrek ikuskizun dibertigarri batez disfrutatzeko aukera izan zuten, berriro egitea mereziko duen arratsalde ahaztezin batean
Aita Menni Ospitaleko Haur Errehabilitazioaren Unitateak magia eta ilusio pixka bat gehitu nahi izan zien gure txikienen Gabonei.Aurten, proposamenak clown itxura hartu zuen.Basurtuko Udal Zentroa, Bilboko Udalak ikuskizuna emateko berariaz lagatakoa (eskerrik asko Jose Manuel Zarragoitia zuzendariari, emandako erraztasun guztiengatik), txaloz eta barrez bete zen hilaren 22ko arratsaldean. Jose Carmelo Muñoz eta Toni Iglesias aktoreek “Trostan” jokatu zuten, Virginia Imazen obra testu gabea.
Familiek oso harrera ona egin zioten antzokira joateko gonbidapenari. Ikusmira eta urduritasuna zegoen: Dibertsitate funtzionala duten haurrek ez dute aukera askorik izaten publiko guztientzat benetan egokitutako ikuskizun batera joateko.Zalantzarik gabe, gure talde profesionalaren ideia oso ona izan zen.Txalo eta esku zarta ugariren ondoren, pertsona askok zioten zein ongi igaro zuten eta zein ona litzatekeen berriro egitea.
Antzerki inklusiboa
Virginia Imazen muntaketek beti izaten dute ikuspegi eta jarrera inklusiboa.Oihulari Klown-en fundatzaileak, Jose Carmelo Muñozekin batera, uste du dibertsitate funtzionala duten pertsonek “gizatasunaren irakasleak” direla, eta, bere iritziz, klown antzerkiak aukera handiak eskaintzen ditu, oro har, inklusio arazoak dituzten kolektibo guztientzat. Berez, segurtatzen du pailazo askok euren gorputzean nozitu dutela bazterketa.“Geure bazterketaren gainean lan egiten dugu, barre egiten diogu. Horrela hausten ditugu oztopoak, barrenetik, ahaldunduz”, azaldu digu.
Obrak gustagarria izateko osagai guztiak zituen.Trostan heziketaren metafora bat da; bertan, maitasuna defendatzen da gizakiok harremanetan jartzeko modu gisa. Ikuskizuna jolasean eta emozioan oinarrituta dago, eta adin guztietarako eta maila kognitibo guztietarako egokia da.
“Emankizun baten arrakasta topaketaren araberakoa da; klownen eta publikoaren artean itsuan egindako hitzordua da. Ez dakigu elkarren gustukoak izango garen. Barrerak hausteko dugun modua da honelako ikuskizun baterako deitzen digutenean baietz esatea”, zioen zuzendariak, emankizuna ikustera joan behar zutenen artean ezaugarri jakin batzuk dituzten pertsonak egongo zirela susmatuz, dibertsitate funtzionalaz harantzago:Beharbada sufritu egiten duten familia zaintzaileak, haurrak. Baina barre ere egiten duten familiak. Ea Barreak asko laguntzen du, Virginia Imazen hitzetan, “tragedia desenfokatzen da”“Bi pertsonaren arteko distantziarik laburrena dela diote”, gogoratzen du.
Disfrutatuko al dugu elkarrekin arratsalde gehiago? Seguru baietz. Zoriontasun aurpegi horiek ikusteak merezi du.