1- 1. PRIBATUTASUN POLITIKA
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNI bereziki sentsibilizatuta dago webguneko zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalen babesa dela eta.‘Pribatutasun politika’ honen bitartez (aurrerantzean, Politika), AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk informazioa helarazi nahi die www.dañocerebral.eswebgunearen erabiltzaileei webgunean jasotzen diren datu pertsonalei ematen zaien erabileraz, erabiltzaile horiek, askatasunez eta beren borondatez, eskatzen zaien informazioa eman ala ez erabaki dezaten.
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk eskumena du Politika hau aldatzeko, helburu honekin: Politika hori lege arloko nobedadeetara, jurisprudentzia irizpideetara edo erakundearen interesetara egokitzea.Edozein aldaketa aldez aurretik iragarriko da, aldaketaren edukiaren berri zehatza edukitzeko.
1.1 ARDURADUNA
Hauxe da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna:
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNI
Gesalibar auzoa, 15 – 20509 Arrasate (Gipuzkoa)
IFZ: R2000140J
https://www.aita-menni.org
Telefonoa: (+34) 943 794411
E-posta: dpd.aitamenni@hospitalarias.es
1.2 TRATAMENDUAREN XEDEA
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk erabiltzaileen esku jartzen dituen posta eta inprimakien bitartez jasotako eta tratatutako datu pertsonalen xedea hauxe da, kasu konkretuaren arabera:
- Informazio eskaerak, zalantzak eta iradokizunak kudeatzea eta horiei erantzutea.
- Erakundearen informazio buletinak dituen harpidetzak kudeatzea.
- AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIra bidal litezkeen enplegu eskaerak kudeatzea.
Deskribatutako xedeak kontuan izanik, hona hemen tratatzen diren datu mota nagusiak:identifikazio datuak eta beste datu batzuen gehigarri direnak (komunikazio elektronikoetakoak), datu akademiko eta profesionalez gain.
1.3 DATUAK GORDETZEKO EPEA
Emandako datu pertsonalak dagokien epean gordeko dira lege obligazioak betetzeko, edo legitimitatea duen pertsona interesdunak datuok ezabatzea eskatu arte.
Baimenean oinarritutako datuak gorde egingo dira pertsona interesdunak baimen hori errebokatu artean, eta une horretatik aurrera ezabatu egingo dira, lege obligazioak aukera hori mugatzen ez badigu behintzat.
Curriculum datuek, zehazki, urtebeteko epean gordeko dira, eta hortik aurrera ezabatu egingo dira, gai honetan jarraitu beharreko legezko printzipioak betez.
1.4 LEGITIMAZIOA
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk legitimitatea dauka datu pertsonalak tratatzeko, pertsona interesdunak xede baterako edo gehiagorako emandako baimenaren arabera, Datu Pertsonalak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1. a) artikuluan jasotzen den legez.
Hala ere, baimen hori aplikatzekoa ez den kasuetan, gogoratu behar da tratamenduaren legezkotasun edo legitimazioa aipatutako Araudi Orokorraren 6. artikuluan xedatutako beste lege baldintza batzuetara egokitu ahal izango dela; esaterako, kontratu bat betetzeko tratamendua beharrezkoa denean eta pertsona interesduna parte denean, edo tratamendua beharrezkoa denean AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIren bidezko interesei erantzuteko.
1.5 DATUEN ZEHAZTASUNA
Erabiltzaileak ziurtatzen du emandako datuak egiazkoak, zehatzak eta osoak direla, eta eguneraturik daudela, eta bere gain hartzen duela obligazio hori ez betetzearen ondorioz gerta litekeen edozein kalteren erantzukizuna, izan zuzeneko kaltea, izan zeharkakoa.
Fitxategi informatikoetan nahiz paperean dauzkagun datuek betiere errealitatearekin bat egin dezaten, eguneraturik egon daitezen ahaleginduko gara.Hala, ondorio horietarako, erabiltzaileak aldaketak egin beharko ditu, zuzenean, horretarako gaiturik badago, edo bestela AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNI barruan dagokion arlo edo departamentuari bitarteko sinesgarri baten bidez jakinarazita.
1.6 HARTZAILEAK
Posta elektroniko bidez, kontsulta mezuen bidez edo tratamenduaren arduradunaren jabetzako inprimakien bidez jasotzen diren datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren pertsona edo erakundeei lagako edo komunikatuko, salbu eta adierazitako xedeak garatu, kontrolatu eta betetzeko beharrezkoa den kasuetan, Legean xedatutako kasuetan, eta baita erabiltzaileari berariaz jakinarazten zaion kasu espezifikoetan ere.
1.7 ESTRANETA
Helbide elektronikoez eta harreman inprimakiez gainera, AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk badauka estranet bat hornitzaileekin, bezeroekin, erabiltzaileen familiartekoekin, boluntarioekin eta webgunearen bidez erakundearekin lotuta dagoen edozein pertsona edo erakunderekin harremanetan egoteko.
Ildo horretan, Politika hau aplikatzekoa izango zaie, baita ere, bertan egiten diren tratamendu jarduerei.
Erabiltzaile guztiek berariaz onartu beharko dute Politika hau,baita Webgunea Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ere, alegia, tresna erregistratzeko orduan Lege Oharrean jasotzen diren baldintza orokorrak.
1.8 TESTUEI EDOTA ARGAZKIEI BURUZKO IRUZKINAK
Webguneetako testu batzuen oinean iruzkinak sartzeko aukera dagoela eta, eta jakinik argazkiak ere argitaratzen direla, kontuan izan beharko dugu litekeena dela e-mail bidez/harreman inprimaki bidez bidaltzen/jasotzen den informaziorekin batera informazio pertsonal gehigarria egotea; zehazki, tresnan bertan erabiltzaileen iruzkinen bidez trukatzen den informazioa.
Politika hau, oro har, kokaleku horietan nolabaiteko komunikazioak eginez parte hartu nahi duten erabiltzaileei aplikatzekoa da.
Gainera, halako tresnen idiosinkrasiak, Politika honen onarpenak eta erabiltzaileen parte hartzeak berekin ekarriko du pertsona interesdunek berariaz onartzea beraiek argitaratutako iruzkinaren testuan agertzen diren datu pertsonalak argitaratzea.Hala ere, oro har, erabiltzaile horiek kontziente izan beharko dute, baita ere, modu horretan argitaratutako informazioak hedapen masibo edo unibertsala izan dezakeela. Beraz, egoki ikusten dituzten zuhurtziazko neurriak hartu beharko dituzte.
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk, aipatutako Politikaz aparte, zenbait praktika on edo iruzkinak kudeatzeko arau batzuk eman ditzake, erabiltzaile guztiek bete ditzaten, erabiltzaileon informazio pertsonala ahal den heinean babestea helburu.
1.9 ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK
Bere datu pertsonalen tratamenduan interesaturik dagoen pertsonak, nolanahi ere, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren arabera dauzkan eskubideak erabili ahal izango ditu. Hona hemen eskubideok:
- pertsona interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzea eskatzeko eskubidea
- datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea
- datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea
- datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea
- datuak eramateko eskubidea
Pertsona interesdunak, aipatutako eskubideak erabiltzeko, eskabide bat egin dezake, NANaren fotokopia erantsita, eta bertan zehaztu zein eskubide nahi duen erabili. Eskabidea hona bidali behar da:AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNI; ondorio horietarako helbide soziala: Gesalibar auzoa, 15 – 20509 Arrasate (Gipuzkoa).
1.10 SEGURTASUN NEURRIAK
AHIZPA OSPITALARIAK AITA MENNIk neurri tekniko eta antolaketa neurri egokiak aplikatuko ditu biltegiratutako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, eta horrela, datuok aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratzea ekidingo du, kontuan harturik teknikaren egoera, aplikazio kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta xedeak, bai eta tratamendu bakoitzari elkartutako probabilitate eta larritasun arriskuak ere.
‘Pribatutasun politika’ honi buruzko zalantzarik baduzu, mesedez, jarri harremanetan gure erakundearekin helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita:dpd.aitamenni@hospitalarias.es.