Ilusio handiz, gure historiako aro berri bati ekingo diogu: hemendik aurrera Ospitalarioak Fundazioa gara, Ahizpa Ospitalarioek Espainian garatutako jarduera asistentzial guztia hartuko duen fundazio kanoniko sortu berria. Lehen fasean, Gaztela eta Leongo zentroak ez dira Fundazioan sartuko.
Euskadin, Ospitalarioak Fundazioa Euskadi izango gara.
Obra ospitalarioen kopuru handiak –zentro eta dispositibo asistentzialak– eta bokazio erlijiosoen jaitsierak gure zentroetan ahizpen presentzia gero eta txikiagoa izatea eragin dute. Horregatik, Kongregazioak aspaldi erabaki zuen erakundearekin sakon inplikatutako profesionalekin lankidetza sakonean lan egitea, haiekin balioak eta misioa partekatuta.
Testuinguru horretan, Ospitalarioak Fundazioa ilusioz eta konpromisoz betetako proiektu gisa sortu da, milaka pertsonaren bizi kalitatea hobetzeko egiten dugun lan garrantzitsuaren iraunkortasuna bermatzen duena.
Fundazioak 143 urtez gidatu gaituzten balioak bizirik mantentzea ahalbidetuko digu: abegikortasuna, sentsibilitatea, zerbitzua, harrera askatzailea, osasun integrala, kalitate profesionala, gizatasuna, etika eta kontzientzia historikoa. Eta, era berean, gure ospitaleko lanari jarraipena eman ahal izango diogu artatzen ditugun pertsonekin: osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak, kalte zerebrala duten haur eta helduak, desgaitasun intelektuala dutenak, osasun mentaleko nahasmenduak eta beste nahasmendu neurologiko batzuk dituzten adinekoak, zaintza aringarrien beharra duten pazienteak, beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonak…
Horrenbestez, Fundazioak misio berari eutsiko dio: pertsona ahulei beren bizitzak berreskuratzen laguntzea, gure gizartean eskubide osoko herritar gisa integratuz; eta hori bestelako irudi batekin egingo dugu, garai berrietara egokitzeko bihotz berritu batekin.
Jesusen bihotzean, gure nortasunaren sinboloan, behar gaituzten pertsona guztiak hartzen dituen espazio zentral bat irekitzen da orain, arraza, kultura, genero edo klase sozialik bereizi gabe. Leku honek gure laguntzaileak, boluntarioak eta, jakina, ahizpak ere biltzen ditu, komunitate ospitalario handi bat osatuz.
Gaur egun, Kongregazioak eta Fundazioak 9.000 profesional baino gehiago dituzte eta 360.000 pertsona baino gehiago artatzen dituzte Espainia osoko zentroetan.
Espainiako Ahizpa Ospitalarioak kongregazioak aurreko logoa erabiltzen jarraituko du, baina Ospitalarioak Fundazioaren titulartasunpean egongo den obra ospitalarioak irudi berria izango du.
Ospitalarioak Fundazioaren patronatua
Ospitalarioak Fundazioaren patronatua kide hauek osatuko dute:
- Luz Divina Sanchez Rodriguez HSC – Presidentea
- Antonio Gomez Rodriguez – Presidenteordea
- María Esther Berruete Lanz HSC – Kidea
- Antonio Bulbena Vilarrasa – Kidea
- Maria Isabel Marijuan Angulo – Kidea
- Maria del Carmen Martin Garcia HSC – Kidea
- Fuencisla Martin Martin HSC – Kidea
- Maria de los Angeles Perdomo Pio HSC – Kidea
- Paolo Pietrogrande – Kidea
- Jose Pablo Toquero – Idazkaria
Etorkizun ilusionagarria
1881etik, atsedenik gabe egin dugu lan beti pertsonak erdigunean jarriz. Ospitalarioak Fundazioan artatzen ditugun pertsonei laguntzen eta bizitzak hobetzen jarraituko dugu, beti gure misioaren erdigunea direlako eta izaten jarraituko dutelako.
Gaurtik aurrera Ospitalarioak Fundazioa gara, hospitalitatearen bihotza.