Marin doktoreak iktus baten ondorengo goiko adarraren errehabilitaziorako terapia berriez hitz egin du Socarmef-en Biltzarrean

Marin doktoreak iktus baten ondorengo goiko adarraren errehabilitaziorako terapia berriez hitz egin du Socarmef-en Biltzarrean
May

11

2022

Marin doktoreak iktus baten ondorengo goiko adarraren errehabilitaziorako terapia berriez hitz egin du Socarmef-en Biltzarrean

Kanarietako artxipelagoko 80 espezialista baino gehiago elkartu zituen topaketako hizlarietako bat izan zen. Aita Menni Ospitalearen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko mediku errehabilitatzaile  eta zentroko zaintza teknologikoaren eta teknologia berrien ezarpenaren arduradun gisa, eraginkortasun handiena erakutsi duten teknikak azaldu zituen, besteak beste, terapia robotikoa.

Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Kanarietako Elkarteak (Socarmef) joan den astean egin zuen 26. Biltzarra, San Cristobal de La Lagunan (Tenerife), iktusaren osteko errehabilitazioa ardatz nagusitzat hartuta. Aita Menni Ospitalearen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko mediku errehabilitatzaile Juan Ignacio Marin doktorea izan zen topaketako hizlarietako bat, artxipelagoko 80 espezialista baino gehiago elkartu zirelarik.

‘Goiko gorputz adarraren neurorrehabilitazioan eguneratzea, terapia berrien argibideak’ izenburupean,  Marin doktorearen ponentziak iktusaren sekuelek goiko gorputz adarrean duten eragina izan zuen ardatz, eta errehabilitazioari erantzun bat emateko faktore prediktiboak zein diren ere azaldu zuen, gomendatutako intentsitatea zein den eta eraginkortasuna erakutsi duten teknikak ere, hala nola: zereginera bideratutako ariketak, gorputz adarraren erabilera behartua, ispiluko terapia  eta robotika, besteak beste.

Hitzaldiaren azken zatian – ‘Iktusaren neurorrehabilitazioan eguneratzea’ izenburuko mahai inguruan–, gure espezialistak atal espezifiko bat eskaini zion iktus baten ondorengo sorbalda minduaren lanketa terapeutikoari.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services