OBRADOIRORA HELTZEAN JARDUERA HAUEK EGON ZIREN: GAITEN MUSIKA, ONGIETORRIKO MEZA ETA ERROMESEI EGINDAKO KONPOSTELAREN ENTREGA
Urratsez urrats, pertsona bakoitzak bere erritmora eta oso modu berezian, Donostiako Aita Menni Garuneko Kalteko Eguneko Zentroaren 25 erabiltzaileak Iparraldeko Bidearen etapak burutzen joan dira.Urtarrilaren 28an Obradoiro plazara heldu ziren.
2014ko martxoan terapeutek eta erabiltzaileek Santiago Bidearen modalitate berri bat antolatzea erabaki zuten.Harrezkero, zentroan egindako jarduera fisikoko ordu bakoitza Kostako bidetik Apostoluaren hobiraino egindako 10 km-ko distantziaren baliokidea izan da. Denak ez dira heldu ibilbidearen amaieraraino, baina gehienak bai, beraz, ospatu behar genuen.Donostiako elizbarrutiko bikarioa, Juan Cruz Mendizabal, “Kakus”, Zuatzuko Aita Menni Zentrora joan zen konpostelak banatzeko eta meza emateko. Homilian, bromen artean, bizitza Bidearekin konparatu zuen, eta bidaia ongi egiteko, benetan garrantzitsuak diren gauzen zama bakarrik eraman behar dela gogoratu zuen.
Ahizpa Montse Esparza, Aita Menni Ospitaleko Ahizpa Ospitalarien Komunitateko nagusia, eta Egoitz Zabala, Pastoraltza eta Boluntarioen arduraduna, Zentro berrira ere joan ziren heltzea ospatzeko. Gaiten musikan ezin zen falta. Goizaren amaieran, galiziar aperitiboa hartu zuten elkarrekin.
Ilusioa eta gainditzea
Gure ibiltariek hasiera batean ezinezkotzat jotzen zuten helburua lortu dute. Hori dagoeneko lorpen handia da. Eta beraientzat Bidea egiteak zer esan nahi izan duen galdetzen badiegu hau erantzuten dute: ilusioa eta gainditzea. Batzuentzat, errehabilitazioarekiko jarrera “betikoa” izan da; beste batzuek, berriz, interes handiarekin bizi izan dute bidea. Oro har, ez dute motibatu taldearekin lehiatzeak; norberak bere burua gainditzen saiatzeak baizik.
Guztiei “oso ideia ona” iruditu zitzaien hasieratik Arantzazu Álvarez, “Txasu” fisioterapeutarena. Bidearen 765 kilometroak 34 etapetan banatu zituzten, eta tonua normalizatzeko, artikulazioak malgutzeko, mugimendua hobetzeko, oreka, koordinazioa, erresistentzia kardiobaskularra eta abar hobetzeko egindako ohiko ariketak itxurazko kilometrotzat hartu zituzten.
Iparraldeko Bidea Euskal Herria, Kantabria, Asturias eta Galizia zeharkatzen ditu. Miriam Santa Teresarekin egindako logopedia-saioetan zentroko neska-mutilek etapa bakoitzean igarotzen ziren herrien historia, monumentuak, geografia, klima, gastronomia eta ohiturak ezagutzen lan egin zuten.
Erromes guztiak bezala oso nekatuta heldu ziren Santiagora.Hala ere, nekea harrera hain onarekin arindu zen, eta dagoeneko beste proposamen batzuk dituzte taldean modu dibertigarri eta interesgarri batean lan egiten jarraitzeko.