1- ASPEKTU OROKORRAK 

Irakur ezazu arretaz OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren

webguneari buruzko ondoko lege oharra.

1.1.       “Informazio gizartearen zerbitzu emailearen” identifikazio datuak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluaren arabera, jakinarazten zaizu OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk, zeinaren IFZ R2802790B baita, www.dañocerebral.es webguneko edukiak kudeatzen dituela, eta ondorio horietarako helbide soziala hauxe dela: Calle Vaquerías 7 bis, 28007 Madrid.

OSPITALARIOAK FUNDAZIOA Justizia Ministerioaren Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen erakunde bat da.Erregistro zenbakia: 022943.

Gure erakundearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, goian adierazitako helbidera jo, edo telefono honetara: +34 91 573 66 53, eta helbide elektroniko honetara: dpd.fundacionhospitalarias.org.

1.2.       Baldintza orokor eta berezien onarpena eta indarraldia

Web orri honetan nabigatzeak edo bertan eskaintzen den edozein zerbitzu erabili edota eskatzeak erabiltzaile izaera ematen dizu, eta horrek berekin dakar zuk, erabiltzaile gisa, web orrian sartzen zaren unean indarrean dauden baldintza orokor guztiak eta, hala badagokio, baldintza bereziak osoki eta erreserbarik gabe onartzea.

OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk eskubidea dauka, alde bakarretik, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak zabaldu eta aldatzeko, bai eta, era berean, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa espezifikazio teknikoak eta zerbitzuak aldi batez eteteko ere.

 2- WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

2.1.        Erabilera betebeharrak

Oro har, erabiltzaileak bere gain hartu behar du erabilera baldintzak betetzeko obligazioa, eta betiere legearen, ohitura onen eta fede onaren eskakizunen arabera jardun behar du, erabiltzen duen zerbitzua arduraz erabiliz eta webgune honen funtzionamendu normala eta erakunde titularraren, (OSPITALARIOAK FUNDAZIOA), gainerako erabiltzaileen eta, oro har, hirugarren pertsonen ondasunak zein eskubideak galarazi, kaltetu eta hondatu barik.

Bereziki, eta aurreko atalean jasotakoarekin bat etorriz erabiltzaileak bere gain harturiko obligazioa inondik ere murriztu barik, webgune honen erabilerari dagokionez, honako betebehar hau hartzen du bere gain erabiltzaileak:

  • Erabiltzaileak egoki zaindu behar ditu OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk emandako –ematen badio– ‘erabiltzailearen izena’ eta ‘pasahitza’, horiek baitira webgunean eskaintzen diren zerbitzu desberdinak eskuratzeko identifikazio eta gaikuntza elementuak. Ildo beretik, erabiltzaileak konpromisoa hartuko du elementuon erabilera ez lagatzeko, eta hirugarren pertsonek elementuok eskuratzea galarazteko. Gainera, elementu horien erabilera desegokiaren ondoriozko kalte eta galerengatiko erantzukizuna bere gain hartuko du erabiltzaileak.
  • Webgunean edo webgunetik erabiltzaileak ez du sartuko, biltegiratuko edo zabalduko material edo informazio iraingarririk, laidogarririk, lizunik, mehatxagarririk, xenofoborik, indarkeria eragiten duenik, arraza, sexu, ideologia edo erlijioagatiko diskriminazioa dakarrenik, edo moralaren, ordena publikoaren, funtsezko eskubideen, askatasun publikoen, ohorearen, intimitatearen edo hirugarrenen irudiaren kontra jotzen duenik eta, oro har, Espainian eta erabiltzailearen herrialdean indarrean dagoen araudia urratzen duenik.
  • Webgunearen bidez erabiltzaileak ez du sartuko, biltegiratuko edo zabalduko inolako ordenagailu programarik, daturik, birusik, koderik eta edozein erabiltzailek edo, oro har, hirugarren pertsona batek duen OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren edozein zerbitzu, ekipamendu, sistema edo saretan kalteak nahiz edozelako alterazioak eragin ditzakeen eta horien funtzionamendu normala eragotz dezakeen fitxategirik.
  • Erabiltzaileek edo hirugarren pertsonek dituzten OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren datu, informazio, programa, dokumentu elektroniko edo, oro har, fitxategiak ez dira suntsitu, aldatu, erabiltzeko baliatu, erabili ezinda utzi edo kaltetuko.

 

OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk, uneoro eta aldez aurretik jakinarazi barik, aldatu egin ahal izango ditu, hala badagokio, baldintza orokor hauek eta baldintza bereziak, baldin eta aldaketa horiek webgunean argitaratzen badira, erabiltzaileak jakinean egon daitezen.

2.2.        Erantzukizunetik salbuestea

Webgune honetako edukia xede informatiboz eta komertzialez eskaintzen da.OSPITALARIOAK FUNDAZIOA webgune honetako informazioa bere xedeetatik kanpo erabili edo aplikatzetik erator litekeen zuzeneko nahiz zeharkako edozein erantzukizunetatik salbuetsita gelditzen da

Erabiltzailea izango da arauak hausteagatik edo webgunea era desegoki edo legez kontrakoan erabiltzeagatik hirugarren pertsonei zein erakundeei eragin lekizkiekeen kalteen erantzule bakarra.

OSPITALARIOAK FUNDAZIOA honako hauen erantzule izango da:

  • Oro har, webgunearen erabilerari dagokienez.Erabiltzaileek egoki erabili beharko dute webgunea, lehenago aipatu ditugun baldintzen arabera, eta erakundeak ez du, titular gisa, inolako erantzukizunik izango webgunea era desegokian erabiltzen bada.
  • Gerta litezkeen huts teknikoei dagokienez. OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk ez du, inondik inora ere, sare elektrikoan, datuen konexio sarean, zerbitzarian edo edozein prestaziotan gertatutako hutsegiteengatik zerbitzuan sortzen diren alterazioen erantzukizunik hartuko.
  • Hirugarren pertsonak sisteman sartzeari dagokionez. OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk jarri beharreko arreta teknikoa jarriko du eskuratzen diren datuak eta informazioa babesteko; hala ere, ez du aipatutako datuak eskuratzen dituzten hirugarren pertsona horiek –ezarritako segurtasun neurriak urratuz– egiten dituzten gauzen erantzukizunik hartuko.
  • OSPITALARIOAK FUNDAZIOA etengabe ari da baliabide teknologikoetan inbertitzen, bere informazio sistemetan bai birusen eta antzeko softwarearen arriskua bai baimendu gabeko edukiak minimizatzen saiatuz.Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak konturatu behar du neurri propioak hartu behar dituela baimendu gabeko softwareak, birusek, troiarrek eta malware izeneko edozein software motak eragindako kalteak minimizatze aldera. Hala, OSPITALARIOAK FUNDAZIOA salbuetsita geratuko da webgune honetan gaitutako tratamenduetan malwarea egoteak ekar lezakeen erantzukizun orotatik.

 

2.3.        Hiperesteken erabilera

Internet erabiltzaile batek bere webguneetatik webgune honetan estekak sartu nahi baditu, ondoren xehatzen diren baldintzak bete beharko ditu, eta baldintza horien berri ez izateak ez du Legearen ondoriozko erantzukizunetatik libratuko.

Webgune honetarako estekak egin ahal izango ditu.Esteka webguneko orrialde konkretu bati lotuta egongo da, baina ezin izango ditu, inondik ere, edukiak erreproduzitu (inline links, testuen kopia, grafikoak, etab.).Betiere debekatuta egongo da, une bakoitzean indarrean dauden eta aplikatzekoak diren legeen arabera, webgunea inguratzen duten edo webgunearenak ez diren internet helbideen bidez edukiak bistaratzen dituzten era orotako frame edo markoak ezartzea, eta, betiere, webgunearekin zerikusirik ez duten edukiekin batera bistaratzen direnean, baldin eta: (I) zerbitzuaren edo edukien jatorriari dagokionez, erabiltzaileengan errorea, nahasmendua edo engainua eragiten bada; (II) konparazio edo imitazio desleiala badakar; (III) OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren marka eta ospea aprobetxatzeko baliatzen bada; edo (IV), modu batera edo bestera indarreko legediak debekatu egiten badu.

Esteka sartzen duen webgunetik ez da inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo OSPITALARIOAK FUNDAZIOAri buruz, helbideari buruz, kolaboratzaile eta enplegatuei buruz, bezeroei eta erakundeak ematen dituen zerbitzuen kalitateari buruz.

Esteka dagoen webgunean ez da inola ere adieraziko OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk baimena eman duenik esteka jartzeko, ezta bidaltzailearen zerbitzuak babesten, egiaztatzen edo gainbegiratzen dituenik ez harekin kolaboratzen duenik ere.

Debekatuta dago pertsona edo erakunde bidaltzailearen webgune barruan OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren edozein marka izendatzaile, grafikoa edo mistoa, edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea, legeak onartzen dituen kasuetan izan ezik eta OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk berariaz baimentzen dituen kasuetan izan ezik, eta, betiere, halako kasuetan, webgunerako zuzeneko esteka bat onartzen denean, klausula honetan zehazten den eran.

Esteka ezartzen duen webguneak leialki bete behar du legea, eta ezin izango du inondik ere eduki, edo estekatu, honelako edukirik, izan eduki propioak edo izan hirugarren pertsonenak edo erakundeenak:(I) legez kontrako edukiak, kaltegarriak nahiz moralaren eta ohitura onen kontrakoak (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (II) OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk, erabiltzailearengan, bidaltzailearen ideiak eta adierazpenak –legezkoak nahiz legez kontrakoak– onesten, babesten, eta modu batera edo bestera sostengatzen dituelako uste faltsua eragiten dutenak edo eragin dezaketenak; (III) OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren jardunarentzako desegokiak direnak, webgune bidaltzailearen edukiak, gaiak eta lekua kontuan hartuta.Era berean, erabiltzaileak ez du webgunean txertatuko legez kontrako, moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen kontrako eta ordena publikoaren kontrako informazioa edo edukiak dauzkan webgune baterako hiperesteka edo link-ik.

2.4.        Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetan eskuragarri dauden elementuen egitura, diseinua eta aurkezteko modua (grafikoak, irudiak, argazkiak, agertzen diren lagin eta materialak, teknologia industrialak, fitxategiak, logotipoak, kolore konbinazioak eta babesteko moduko edozein elementu) OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bitartez edo dagokien erabilera eskubideen bitartez babestuta daude.

Debekatuta dago aurreko atalean aipatutako elementuak erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki komunikatu, jendearen esku jarri eta, oro har, partzialki edo osoki ustiatzea.Beste webgune edo hedabide digital nahiz idatzizko batzuetan argitaratu ahal izateko, webgunearen erakunde titularraren berariazko baimena behar da, eta OSPITALARIOAK FUNDAZIOAren jabetza intelektualeko eskubide horien titulartasuna era esplizituan aipatu behar da betiere.

Ez dago baimenduta ikur bereizgarriak erabiltzea (markak, izen komertzialak), erakundeak, titular gisa, berariazko baimenik ematen ez badu behintzat.

Eskubide horietako edozein urratzen bada, OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk dagozkion akzio judizial, zibil edota penalak abiaraziko ditu bere interesen defentsan.

2.5.        Zenbait webgune korporatibotarako estekak

OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk erabiltzaileen esku uzten du, esteka desberdinen bidez, kongregazioaren webgune korporatiboetarako sarbidea.

Hala ere, webgune horietako bakoitza independentea da, eta dagokion tratamenduaren arduradun bakoitzari webgunea kudeatzea egokituko zaio.

OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk ez daukanez webgune horietako bakoitzean dagoen edukiaren kontrola, erabiltzaileak onartu egingo du OSPITALARIOAK FUNDAZIOAk ez duela bere gain hartuko erabiltzaileak berak webgune horien bitartez eskura litzakeen zerbitzuengatiko eta edukiagatiko inolako erantzukizunik.

2.6.        Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz, webguneak erabiltzean ematen diren datu pertsonal guztiak Pribatutasun politikan jasotzen denaren arabera tratatuko dira. Pribatutasun politika hori erabiltzaile guztiek berariaz onartu behar dute webgune bakoitza erabili ahal izateko.

2.7.        Cookieen politika

Cookie batzuk zergatik erabiltzen ditugun xehekiago jakin nahi baduzu, irakurri arretaz gure Cookieen politika.

2.8.        Komunikazioak

Edozein komunikazio egin behar izanez gero, bidali mezu elektroniko bat dpd.fundacionhospitalarias.org helbidera, edo bestela idatzizko komunikazio bat bidali OSPITALARIOAK FUNDAZIOAra: Calle Vaquerías 7 bis, 28007 Madrid.

 

2.9.        Jurisdikzioa eta aplikatzekoa den legedia

Webgune honek jarraitzen dituen baldintzak eta hortik erator litezkeen erlazio guztiak Espainiako legediak babesten ditu.

Webgune hauetan sartzetik edo webguneok erabiltzetik erator litekeen edozein eztabaida Madrileko auzitegiaren eskumena edo Madrileri dagokion barruti judizialeko auzitegiaren eskumena izango da.

 

OSPITALARIOAK FUNDAZIOA ©Eskubide guztiak erreserbatuta

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment