MENNI SAREKO ZUZENDARI JOSE IGNACIO QUEMADA DOKTOREAK ELKARRIZKETA HONETAN AZALTZEN DUENEZ, ERREHABILITAZIOAN LEHENETSI BEHARREKO FORMATUA INTERBENTZIO INDIBIDUALAK DIREN ARREN, BATEZ ERE FASE SUBAKUTUAN, TALDE MAILAKO FORMATUEK OSATU EGITEN DITUZTE TRATAMENDU PROGRAMAK. BERE IRITZIZ, “TALDEKO TRATAMENDUA TRESNA BALIAGARRIA DA, ETA EDOZEIN TERAPIA MEDIKO EDO PSIKOLOGIKO BERRI EBALUATZEKO ERABILTZEN DUGUN ZORROZTASUN ASISTENTZIAL ETA ZIENTIFIKO GUZTIAREKIN ESPLORATU BEHAR DA”.
– Menni Sarea kalte zerebralaren errehabilitazioa eta mantentzea talde mailako formatuan tratatzeko aukera batzuk hedatzeko aukera aztertzen ari da, zergatik?
Egiazki, gai hau ez da berria Menni Sarean.Urte asko dira talde formatuak erabiltzen direla; kasu batzuetan, arazo jakin batzuk tratatzeko modurik onena direlako, adibidez, elkarrizketarako trebetasunak lantzeko; beste batzuetan, formatu asistentziala dagoeneko talde jardueretara bideratuta dagoelako, esaterako, fase kronikoetan dauden pertsonekin lan egiten duten eguneko zentroetan, zeinetan gaitasunak mantentzea eta epe luzera bizitza proiektua berreraikitzea baitira ardatz protagonistak.Izan ere, lantzen ari garen gaia, taldeko tratamendu errehabilitatzaileak, gure Sareko profesionalek maila nazionalean egindako bilera monografiko baten aztergaia izan zen, orain dela bost urte baino gehiago, esperientziak elkartrukatzeko helburuarekin.
Taldeko lanketak garatzeko orduan garrantzitsua da fase subakutuko errehabilitazio inguruneak eta fase kronikoko lan inguruneak. Fase subakutuko inguruneetan, interbentzio indibidualak dira tratamenduaren formaturik ohikoena, eta taldeko formatuak tratamendu programak osatzeko erabiltzen dira. Azken urtean Menni Sarean egiten ari garena da gaiari berriro heldu, dagoen literatura zehatz-mehatz aztertuz, taldeko formatuan ongi tratatzen diren gaitasunak hautatuz eta interbentzio horiek eraginkorrak izateko beharrezko baldintzak definituz.
Ohartuta gaude gai horrek guztiak dimentsio ekonomiko bat ere baduela.Eta gure hausnarketan ez dugu dimentsio hori saihestuko, aitzitik, gure betebeharra da, baita ere, tratamendu efiziente eta eskuragarriak sortzen laguntzea, eta inola ere ez taldeko formatuak sortzea lehen helburu nagusitzat hartuta jarduera asistentzial errentagarriago bat izatea.
– Menni Sarean nola ulertzen da talde formatuko interbentzioa?
Esku hartzeko proposamenak dira, zeinetan terapeuta batek edo bik gutxienez hiru pazienterekin lan egiten baitute, gaitasunen bat hobetzeko, edo lesio zerebralak mugatutako ekintza baterako autonomia berreskuratzeko. Funtsean, taldeko formatuan taldekideen artean sortzen diren interakzioak baliatzen dira zereginarekiko atxikimendu hobetzeko, hobetu nahi den arazoari buruzko insight-a irabazteko (taldeko beste pertsonarengan neure buruan ikustea kostatzen zaidana ikustea), edo ekintza motibagarriago bat sortzeko, taldekideen arteko elkartasuna edo lehiakortasuna erabiliz.
Menpetasun edo jokabidearen nahasmenduaren mailak zehaztuko du zenbat paziente aritu daitezkeen batera talde batean. Gaitasunen heterogeneotasuna ere taldeen osaera baldintzatzen duten ezaugarrietako bat da.
– Zure erantzunak ikusita, talde terapia eta terapia indibiduala beti uztartu beharko lirateke?Hau da, errehabilitazioko denboraren zati jakin bat hartu beharko luke?
Zalantzarik gabe. Errehabilitazio fasean edo subakutuan, gutxi gorabehera lehen 12 hilabeteetan, lan saio indibidualak nagusitu behar dira, helburuetako askok oso lan pertsonalizatua eskatzen dutelako.Talde saioek lan hori osatzen dute. Eskura ditugun ebidentziak eta geure esperientzia erabili behar ditugu zehazteko zein helburuk behar duten derrigor marko indibidual bat eta zein landu daitezkeen talde formatuan.
Centro de Día Aita Menni en… by on Scribd
– Menni Sareko zentro batzuetan dagoeneko egiten dira talde terapiak; nolakoak?
Ospitaleratze fasean ezarrita ditugun taldeen adibide batzuk dira ‘sukaldekoa’, ‘goiko adarra larriki erasanda’ dutenena, ‘kardiobaskularra’ eta ‘trebetasun sozialena’.Oso talde desberdinak dira; batzuek teknologia neuroestimulatzailea erabiltzen dute, gimnasioko tresnak erabiltzen dituzte, edo gehiago bideratzen dira taldeko interakziora. Errehabilitazio anbulatorioan, ohikoak dira “hitz egiteko trebetasunen’ taldeak, ‘irakurketa errazekoak’, ‘memoriakoak’ edo ‘arazoak konpontzekoak’.Talde eklosioa eguneko zentroetan egiten da, horietan alderdi ludikoek rol garrantzitsua jokatzen dutelarik.Gure eguneko zentro askotan kirola sartzen dute, eta, ondorioz, gaur egun boccia taldeak ditugu, igerilekukoak, txirrindularienak eta mahai tenisekoak.Arte sorkuntzako taldeek ere garapen zabala izan dute eguneko zentroen esparruan.
Gure ospitaleetan tradizio handia duen beste jarduera bat zaintzaileentzako laguntza taldeak dira.Horrelako interbentzioetan osagai psikohezitzaileak eta psikoterapia kognitiboak sartzen dira, eta zaintzailearen gehiegizko zama arintzera eta zaintzaileen autozainketa sustatzera zuzentzen dira.Gaur egun interbentzio mota hori ebaluatzen ari dira, EDUCA V izeneko zentro askotako ikerketa proiektu batean.
– Taldeak nola antolatzen dira?
Lanik zailena taldeko kideak aukeratzea da, segurtatu behar dugulako kide guztiek planifikatutako interbentzioaren onura jasoko dutela. Kalte zerebrala duten pertsonen ezaugarria da ondorioen heterogeneotasuna, eta talde asko gaitasun jakin bat edo jarduera jakin baten errendimendua hobetzera zuzentzen dira.Gainera, zenbait egoeratan, egoten den menpekotasun handiak zaildu egiten du terapeuta bat edo biren artean hainbat paziente kudeatzea.Hori bereziki argi ikusten da txirrindularitza edo igeriketa egokituko taldeetan edo uretako fisioterapiakoetan.
– Zein izaten da partaideen pertzepzioa?
Taldekideak ongi aukeratzen baditugu, eta saioak norabide terapeutikoan eta motibatzailean planifikatzen baditugu, taldekide gehienek gogobetetze maila handia adierazten dute.Taldekide berrien aurkezpena terapeutak egin behar du.Errehabilitazio prozesu luze eta konplexu batean, eta horrelakoak izaten dira kalte zerebrala duten lagun gehienengan, ahaleginak inbertitu behar ditugu errehabilitazioaren helburuak eta helburuak zein eratan lortu nahi ditugun azaltzeko eta adosteko; horren barruan sartzen da egin beharreko lana talde formatuan edo formatu indibidualean banatzea. Egiteko modu horren ondorioa da denbora inbertitu behar dela talde saioak planifikatzeko, eta, kasu batzuetan, jarraibideen ‘eskuliburuak’ egitea, gehien landu ditugun taldeetan oinarrituta.Lan horrek aukera emango digu taldekide berriengan eredua erreplikatzeko.
Finean, amaitzeko, talde formatuko neurorrehabilitazioa ezin da baztertu, tresna baliagarria da, eta edozein terapia mediko edo psikologiko berri ebaluatzeko erabiltzen dugun zorroztasun asistentzial eta zientifiko guztiarekin esploratu behar da.