Gure sukaldaritza inklusiboko tailerra ‘esportatuko’ dugu

Gure sukaldaritza inklusiboko tailerra ‘esportatuko’ dugu
Nov

15

2016

Gure sukaldaritza inklusiboko tailerra ‘esportatuko’ dugu

AITA MENNIKO TERAPEUTA OKUPAZIONALEK SUKALDARITZA TAILER BAT EMATEN DUTE FEKOOR ERAKUNDEKO ERABILTZAILEENTZAT

Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroko sukaldaritza inklusiboko tailerrak taldeei eskainiko zaie orain. Iktus bat izan duten pertsonekin igande gastronomikoek izandako arrakastaren ondoren, Amaia Goiriena eta Fátima Sanz terapeuta okupazionalak Desgaitasun fisikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileko (Fekoor) kideekin janaria prestatzen hasi dira.

Duela zenbait astetatik talde txiki bat bildu da Deustuko Arbolarte zentroan, sukaldaritza bezalako jarduera hain garrantzitsu eta egunerokoaren barruan laguntza-produktuak erabiltzen ikasteko gure profesionalekin. Programaren izenburua “Autonomiarako bidea” da. Hitzordua asteazkenetan izango da, 16:30tik 18:30era. Amaiak eta Fatimak Elisaren (zentroko begirale bat) eta Arantxaren (parte-hartzaile baten emaztea) laguntza izango dute. Baina protagonistak zalantzarik gabe hauek dira: Marisa, Maite, Javi, Carlos, Javier, Bego eta Raúl. Batzuk, Etxegokiren etxebizitzetan bizi dira; beste batzuk, senideekin. Denei gustatzen zaie sukaldean aritzea, baina nahiko ahaztuta zuten. Baten batek, Javik esaterako, bakailao pil-pileko lehiaketaren bat ere irabazi du.

Cocinando con Fekoor

EBJ garrantzitsu bat berreskuratzen

Izan ere, desgaitasunen bat etortzen zaigunean, errazen agurtzen dugun gure etxeko eremuetako bat da sukaldea. Ohikoa da hesi arkitektonikoak direla eta zailtasunak izatea, beraz, toki hori “berreskuratzeko” funtsezkoa da eremua bera egokitzea eta berriro antolatzea. Hala ere, askotan, hori ez da nahikoa pertsonak sukaldean autonomia lortzeko. Beste aldagai asko daude, hala nola: gaitasun eta trebetasun pertsonala, zailtasun motorren edo zentzumen-zailtasunen araberakoak direnak, merkatuan dauden laguntza teknikoak eta laguntza-produktuak ezagutzea, arintasunez erabiltzeko entrenamendua, eta batez ere Motibazioa eta konfiantza gaitasunean bertan.

Productos de apoyo

Janaria prestatzeaeguneroko bizitzako jarduera (EBJ) bat da eta oso garrantzitsuak diren bi ikuspegi desberdin kontuan hartu behar dira. Batetik, pertsona bakoitzak garatu behar duela, elikatzea bezalako oinarrizko helburuarekin. Bestetik, arlo ludiko eta sortzaileagoa du: pertsonak janaria prestatzea gustatzen zaiolako egiten du. Eta Aita Menniren tailer guztietan bezala, konpainia ona eta dibertsioa dira inoiz faltatzen ez diren osagaiak. Izena emandako pertsona guztiak ilusio handia jartzen ari dira. “Tresnekin trukuak” ikasi nahi zituztelako batez ere agertu zuten interesa, sukaldean moldatzeko.

Tailerrak 16 ordu ditu, 8 saiotan banatuta, eta zenbait kontzeptu teoriko azaldu dira. Gure terapeutek eskura dauden laguntza-produktuak erakutsi eta azaldu dituzte. Horrez gain, elikadura osasungarriari eta elikagaiak manipulatzeko higiene-ohitura zuzenei buruz ere hitz egin dute. Lehen egunean, bertaratutako pertsona bakoitzaren jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren estrategien zailtasunak eta garapena aztertu zituzten. Baina, egia esan, sukaldaritza inklusiboko tailerra jarduera praktikoa da, eta zailtasunaren arabera ordenatuz, zenbait errezeta egingo dira, banaka nahiz taldeka. Denbora gehiena errezetak egiten emango dute, eta horretarako oinarrizko sukaldaritza-prozesuak beharko dira, hala nola frutak eta barazkiak zuritzea eta zatitzea, patatak egostea, barazkiak biguntzea, entsaladak ontzea, arrautzak irabiatzea, esnegaina harrotzea, oratzea, haragi-bolak irineztatzea, labea eta mikrouhin labea erabiltzea, biltzea, harrikoa egitea edo garbitzea.

Productos de apoyo

Helburuak

Epe luzera:

° Sukaldean autonomia lortzea, ohitura osasungarriekin.
° Sukaldea gozatzea jolas-jarduera gisa sustatzea.

Epe laburrera:

°        Jarduera egokitzeko eskura dauden laguntza-produktuak ezagutzea.
°        Laguntza-produktuak erabiltzen ikastea eta erabiltzaile bakoitza bere beharraren arabera ohitzea.
°        Ergonomiari buruzko ezagutzak bereganatzea sukaldearen barruan.
°        Elikagaiak manipulatzeko oinarrizko ezagutzak eta higiene-ohiturak bereganatzea.
°        Sukaldeko oinarrizko prozesuak egitean trebetasuna lortzea: ebakitzean, zatitzean, zuritzean, irabiatzean, nahastean, oratzean…
°        Errezeta errazak egitea.
°        Errezeta zailak taldeka egitea (txandakako lanak dituzten errezetak).
°        Norberaren errezeta-zerrenda egitea, parte-hartzaile bakoitzaren zailtasunen arabera.
°        Banakako “planning” pertsonalizatu bat egitea asteko janariekin.

Saio hauen asmoa da tailerrean parte hartzen duten pertsonek beren etxeetan janaria berriro prestatu ahal izatea.  Eta ziur lortzen dutela. Marisak, parte-hartzaileetako batek, dioen moduan: “Gehiago egiten du nahi duenak ahal duenak baino”.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services