Tratamendurik onena prebentzioa da
Traumatismoen kasuan, hildakoen eta zaurituen kopurua nabarmen murriztu da azken hamarkadetan. Errepideetan gertatutako istripu kopuruak behera egin du azken urteetan, eta hori dela-eta prebentzioan egindako esfortzuarekin jarraitu behar dugu. Beraz, ongi mantendutako auto ziurrak erabili behar direla azpimarratu nahi dugu. Halaber, segurtasun-uhala erabili behar da, abiadura mugei begiratu eta alkoholik ez da egin behar. Neurri horiek eta beste batzuk etengabe hartu behar diren neurriak dira. Lanpostuan segurtasuna izatea eta kirola babestuta eta zuhurtasunez egitea dira garatu behar ditugun beste atal batzuk garezurreko traumatismoak prebenitzeko.
* Bideo honen jabea Fundación Freno al ICTUS da
Iktusa, obesitatearen kontrako borroka, arteria-hipertentsioa eta tabakismoa dira prebentzioaren ardatzak. Hartarako, oso garrantzitsua da haurtzarotik ohitura osasungarrietan heztea. Interesgarria da iktusari buruzko prebentzio gida labur hau kontsultatzea, gure Zerbitzuan lehen iktusa prebenitzeko nahiz bigarren mailako prebentzioa egiteko erabiltzen duguna baita.