Gabonetan turroiak disfagia duten pertsonentzat

Gabonetan turroiak disfagia duten pertsonentzat
Dec

28

2016

Gabonetan turroiak disfagia duten pertsonentzat

Bilboko aita menni neuroerrehabilitazio zentroak turroi batzuk egin

ditu irensteko arazoak dituzten pertsonentzat. hemen dituzue errezetak

 

Egun hauetan mundu guztia elkartzen da mahaiaren inguruan Gabonetako gozoki onez gozatzea, baina irensteko arazoak oso gogaikarriak izan daitezke. Arbendol zatitxoz egindako turroiak, polboroi lehorrak, mazapan itsaskorra, likorezko bonboi arriskutsuak… Badirudi gozoki guztiek eragozpenen bat dutela disfagia dutenentzat. Kalte zerebral batengatik edo beste edozein arrazoirengatik disfagia duten pertsonek goza dezaten, aurten, Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroak zenbait turroi egin ditu disfagia duten pertsonentzat. Bigunak, krematsuak, testura bikoitzik gabe, eta batez ere…BENETAKO TURROIAREN ZAPOREAREKIN!

Turroi gozo hauekin senideak aho zabalik utzi nahi badituzue, Marina Pascual logopedak errezetak utzi dizkigu hemen.

Alacant turroi krematsua

turron-de-alicante

Osagaiak:

o    1 Alacant turroi-tableta

o    ½ litro arbendol-esne

o    4 agar-agar zorro (edo 2 gelatina-hauts neutrozko zorro)

Hasteko, birrindu turroia irabiagailuan eta bota pixkanaka arbendol-esnea, krema lodi homogeneo bat lortu arte. Gorde esne basotxo bat. Ondoren, iragazi krema, txikitu gabe gera daitezkeen arbendol zatiak kentzeko.

Ontzi batean, bota gorde duzun esne basoa, gehitu 4 agar-agar zorroak edo gelatina-hautsa eta irakiten jarri. Kendu esnea sutik eta bota krema, hagaxka batzuekin gogor mugituz.

Bota nahastea molde batean eta itxaron epeldu arte. Giro-tenperaturan dagoenean jarri turroia hozkailuan utzi bi ordu gutxienez. Eta prest dago jateko!

Xixona turroi krematsua

turron-de-jijona

Osagaiak:

o    1 Xixona turroi-tableta

o    ½ litro arbendol-esne

o    2 gelatina-hauts neutro zorro

Xixona turroiaren bertsio hau Alacant turroia bezala egiten da, hala ere, gelatina-hauts neutroa erabiltzea gomendatzen dugu, agar-agar erabiliz ordez, trinkoagoa geratuko delako.

Ikusten duzue zein erraza den, 10 minutu baino ez dituzue beharko. Opari ona da, eta onena da edozein turroirekin egin daitekeela. Espero dugu zuen senide guztientzat Gabonak apur bat erosoagoak izaten laguntzea. JAI ZORIONTSUAK!

 

GUÍA PARA EL MANEJO DE LA DISFAGIA by Red Menni de Daño Cerebral on Scribd

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services