Juan Ignacio Marin doktoreak –Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Neurorrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuko medikuntza fisiko eta errehabilitazioko espezialista– formazio saio bat eman du neuromodulazio teknika ez-inbaditzaile horri buruz, eta arrasateko ospitalizazio unitateko zein euskal herriko beste dispositibo batzuetako fisioterapeutek, terapeuta okupazionalek, logopedek, neuropsikologoek, medikuek eta erizainek parte hartu dute.
“Estimulazio magnetiko transkranialaren oinarriak kalte zerebrala duten pazienteen neurorrehabilitazioan” izenburupean, Juan Ignacio Marin doktoreak, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Neurorrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuko mediku errehabilitatzaileak, formazio saio bat eman du gaur, Zerbitzuko diziplina kliniko guztietako profesionalei zuzendutako.
Formazioa Gesalibarko (Arrasate) ospitaleko Berrikuntza Aretoan egin da, eta helburu nagusia da diziplina arteko taldeari estimulazio magnetiko transkraniala (TMS, ingelesezko sigletan) behar bezala aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea, bai eta TMSa aplikatu ondoren talde lanaren ikuspegi integratua sustatzea ere.
Estimulazio magnetiko transkranialaren oinarri neurofisiologiko eta klinikoak aurkeztu ondoren, doktoreak alderdi hauek azaldu ditu:
- TMSaren eta errekuperazio funtzionalean inplikatutako garunaren plastikotasun mekanismoen arteko harremana;
- TMS motak eta horien efektuak, estimulazio parametroen arabera;
- TMSaren aplikazio klinikoa, neurorrehabilitazioko diziplina arteko ikuspegi baten barruan;
- teknika horri lotutako indikazio eta kontraindikazio nagusiak eta kontuan hartu beharrekoak.
TMSa inplementatzeko prozesua
Jarduera hori online ere jarraitu ahal izan da, eta Arrasateko Ospitalizazio Unitatean neuromodulazio ez-inbaditzaileko teknika hori inplementatzeko hasi berri den prozesuaren parte da.
Formazioa zerbitzuko fisioterapeuta, terapeuta okupazional, logopeda, neuropsikologo, mediku eta erizainei zuzendu zaie, eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadik sustatutako eguneratze kliniko eta berrikuntza terapeutikoko ekintzen barruan kokatzen da.