Donostiako Eguneko Zentroak DSS2016, Europako Kultur Hiriburuaren programazioaz gozatuko du

Donostiako Eguneko Zentroak DSS2016, Europako Kultur Hiriburuaren programazioaz gozatuko du
Apr

8

2016

Donostiako Eguneko Zentroak DSS2016, Europako Kultur Hiriburuaren programazioaz gozatuko du

AURTEN, ZUATZUKO EGUNEKO ZENTROKO ERABILTZAILEEN JARDUERA BEREZIAK EUROPAKO KULTUR HIRIBURUTZAREN PROGRAMAZIOAREKIN LOTUTA DAUDE. TITULU HORI 2016. URTEAN IZANGO DU HIRIAK

Iaz Zuatzuko Aita Menni Eguneko Zentroaren erabiltzaileen programazio berezia kirola egiteko izan zen; aurten, ez zegoen beste modurik, izan ere, Donostia Europako Kultur Hiriburua da, #DSS2016.

Hainbat kultur ekitaldi izango dira 2016an Donostian, ohiko ekitaldi eta jaialdiez gain. Eta eguneko zentroko erabiltzaileek ezin dituzte galduko. Joan den ostegunean, martxoak 31, hamaika erabiltzaileko talde bat, bi terapeuta, Psikologiako praktikak egiten ari den ikasle bat eta erabiltzaile baten ama Donostiako Alde Zaharrean dagoen San Telmo Museora joan ziren antolatzaileek gehien azaldutako eta gomendatutako erakusketa bat ikustera: “Gaur Konstelazioak”.

Argazkian ikus daitekeenez, zentroko autobusak Museora hurbildu gintuen, eta taldeak erakusketaz gozatzeko aukera izan zuen, 10:30etik 12:00ak arte. Zuatzuko parkera lineako autobusez itzuli ziren, baina batzuek taxiz itzuli behar izan zuten eguraldi txarrarengatik. Esperientzia oso ona izan zen, asko gozatu zuten, eta erakusketa, erabiltzaile guztiek adierazi zuten moduan, “oso gomendagarria” izan zen.

Visita DSS2016

Norbaitek interesik balu, erakusketa honetan Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Néstor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, José Antonio Sistiaga eta José Luis Zumeta artisten lanak biltzen ditu, euskal atearen konstelaziorik garrantzitsu eta berritzaileena beraz, eta maiatzaren 15era arte egongo da ikusgai.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services