Bea etorri zaigu, HGK izan ondoren gaitasunak gara daitezkeenaren erakusgarria

Bea etorri zaigu, HGK izan ondoren gaitasunak gara daitezkeenaren erakusgarria
mar

2

2015

Bea etorri zaigu, HGK izan ondoren gaitasunak gara daitezkeenaren erakusgarria


ERREHABILITAZIO PROGRAMA INTENTSIBOA AMAITUTA, ARLO GUZTIETAN IKASTEN JARRAITZEN DUELA IKUSTEAK POZA HANDIA EMATEN DIGU

 

Bearen familia azterketa oftalmologiko bat egitera etorri zen Bilbora, eta Bilbon zegoela aprobetxatuz, duela lau urte neskarekin lan egin zuen haur errehabilitazioko taldea bisitatu zuen.Ezusteko atsegingarria izan zen denentzat, Irma García fisioterapeutarentzat eta Ángela Fdez. de Corres logopedarentzat bereziki, hainbat saiotan lan egin dutelako berarekin.

Beak orain zazpi urte ditu eta auto batek bi urterekin harrapatu zuen.Istripuaren ondorioz hilabete bat egon zen koman, eta ikusmena eta mugikortasuna galdu zituen. “Eskuineko tetraparesia espastikoa” diagnostikatu zioten.

Urtebete eta erdiko errehabilitazio programari esker, zenbait astetan sei eta hamar ordu ematen zituela Bizkaiko hiriburuko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroan (CENER), Beak ikusmenaren parte bat berreskuratu zuen, eta enborra eta garunaren nolabaiteko kontrola ere lortu zuen. Bestalde, zenbait hitz esateko gaitasuna eskuratu zuen. Neska hau ezin zen ezta eserita egon ere, baina eskuak erabiltzen, katuka ibiltzen, bakarrik jaten eta triziklo egokitu bat erabiltzen hasi zen.

Borrokalari handia da

Beak zailtasunak izaten jarraitzen du, noski, baina borrokalari handia da. Gaur egun, zenbait pauso laguntzarik gabe emateko gai da, eta etengabe hitz egiten du. “Fonema guztiak egiten ditu”, esan du Ángela Fdez. de Corresek. Juan Marín doktorea ere asko poztu zen Bea hain hobetuta ikustean.

Gorbeialde eskolara doa Bea, desgaitasunetan espezializatuta dagoen zentrora. Datorren ikasturtean Gasteizko Barrutia ikastolara joango da. Eskola publiko horrek gela egonkorra du behar bereziak dituzten haurrentzat, baina jolastokian eta gainerako eremuetan beste ikasleekin batera egoten dira. Horrela, desgaitasun desberdinak dituzten pertsonen arteko bizikidetza sustatzen da.

Beak arreta handia eskatzen du; badaki nola egin eta nori eskatu. Baina Arabako ASPACE zentroaren zerbitzuen laguntzaz, eta hil eta erdiro asteburu bat emanda APDEMA elkartearekin, Bearen familia istripuaren aurretik zuen bizitza berreskuratzen ari da pixkanaka. Bere aita lanean hasi da berriro, eta ilusio handiz esan digunez, autoak urik gabe garbitzen aritzen da, modu ekologikoan. CENER zentrotik onena opa diogu familiari.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Decline all Services
Accept all Services