Ángela Fdez. de Corres

Ángela Fernández de Corres 

Logopeda Bilboko Birgaitze Neurologikorako Zentroan

 

Nire lan-bizitza Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariekin lotuta egon da beti, hasieratik. Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitate Anbulatorioko diziplina anitzeko taldeko kidea naiz, Bilbon. Han, logopeda moduan aritzen naiz, hartutako garuneko kaltea duten pazienteei mintzairaren errehabilitazio funtzionala egiten.

Komunikatzeko arazoak dituzten pertsonekin egunero egiten dudan errehabilitazio-lanak suspertu egiten nau. Gehienetan, ingurunearekin duten lotura zu zeu izatea lortzen duzu; haientzat oso lagungarria zara.

Talde-lana funtsezkoa da lan honetan, izan ere, hainbat diziplinen ekarpena baloratzen eta errespetatzen ikasteko aukera ematen du, artatzen ditugun pertsonen arreta osoa lortzeko.

Prestakuntza akademikoa

- Logopedian diplomatua Salamancako Pontifize Unibertsitatean. 1993-1996.
Lehen praktikak unibertsitatean bertan egin nituen, han dagoen laguntza-zerbitzuan.

- “Mintzaira masterra”, ICSE Fundazioaren Hizkuntza eta Garapena Institutuan. Madril. 1996-1997.

-“Hizkuntzaren garapenaren psikopatologia eta errehabilitazioari buruzko ikastaroa”. Madril. 1996-1997.

- Boluntario moduan aritu nintzen Madrilgo Niño de Jesús Ospitaleko Ikaskuntza eta Logopedia Unitatean laguntzen, 1997ko apiriletik ekainera arte.

Etengabeko prestakuntza.  Azken ikastaroak

- “Bat-batean gertatutako garuneko kaltearen ondorioz irensteko arazoak dituzten pazienteak errehabiltiatea”. Astrane. Madrilen, 2005eko maiatzean.

- “Disfagia duen pazientearen diagnostikoa egitea eta hura tratatzea. Metodo diagnostikoak”. Salamancako Pontifize Unibertsitatea. 2005eko ekaina.

- “Disfagia neurogenoa. Nola ebaluatu eta artatu”.  Aita Menni Ospitalea. Donostia. 2006ko urtarrila.

- “Disartria: ebaluazioa eta errehabilitazioa”. Aita Menni Ospitalea. Donostia. 2008ko otsaila.

- “I. Logopedia eta hartutako garuneko kalteen jardunaldia. Afasiaren diagnostikoa eta errehabilitazioa”. ATECE Vitoria-Gasteiz. 2008ko apirila.

- “Partaidetza, Komunikazioa eta ikaskuntza guztion eskura”. BJ Adaptaciones. Gasteiz, 2008ko urria.

Lan esperientzia

Logopeda 1998ko irailetik Bilboko Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Zerbitzu Anbulatorioan.  Gaur egun, saila antolatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen naiz.

Arrasateko Irakasleen Unibertsitate Eskolarekin elkarlanean aritu naiz, “entzumena eta hizkuntza” espezialitatean, “Entzumenaren eta hizkuntzaren nahasteen hezkuntza tratamendua II” ikasgaiaren zati emanez.  2006-2007-2008 urteetan.

Ospitaleak zenbait talderi, hala nola garuneko kaltea duten pertsonen senideei, zaintzaileei eta profesionalei, eskaintzen dien berariazko prestakuntzan parte hartzen dut, Bizkaiko eta Gipuzkoako medikuen elkargoak antolatutako ikastaroetan.

Hizkuntzak

Frantsesa

Euskara

Argitalpenak

“Intervención logopédica en las alteraciones de la comunicación consecutivas a daño cerebral adquirido” artikuluaren egilekidea. Boletín de la Asociación Española de Logopedia y Fonoaudiología (AELFA). 1999.

Zaletasunak

Senideekin egunaz gozatzea da nire zaletasunik handiena.  Naturazalea naiz; bizi naizen landa-ingurua horren erakusgarria da. Animaliak oso gustukoak ditut, baratzezaintza eta lorezaintza. Kirolzalea naiz; nire bizitza osoan egin dut. Errugbia asko gustatzen zait, eta eguneroko tentsioak askatzeko laguntzen nau. Oporretan mendiko bizikleta eramaten dugu beti nik eta nire familiakoek.

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios