Aita Menniko terapeutek ADOM Autonomiako prestakuntza bideoetan parte hartu dute

Aita Menniko terapeutek ADOM Autonomiako prestakuntza bideoetan parte hartu dute
Feb

18

2019

Aita Menniko terapeutek ADOM Autonomiako prestakuntza bideoetan parte hartu dute

PIXOIHALA ALDATZEA ERRAZTEKO IDEIAK PROPOSATZEN DITUZTE PERTSONAK LANKIDETZA AKTIBO URRIA ESKAINTZEN DUENEAN.  SENIDEEK ASKOTAN ESATEN DUTE JANZTEA ETA PIXOIHALA ALDATZEA DIRELA ONDO BIDERATU GABEKO ARAZOAK ETXEAN MENPEKOTASUN HANDIKOAK ZAINTZEKO GARAIAN.

Gure zerbitzuetan pazienteak tratatzen ditugunean, oso presente izaten dugu senideak eta zaintzaileak eguneroko ekintzen kudeaketan trebatzea.Halaber, etxeko oztopo arkitektonikoak baloratzen ditugu, eta gomendioak ematen ditugu komuna eta etxeko beste gune batzuk egokitzeko.Bi faktoreak uztartuta, etxerako itzulera errazagoa, mailakatua eta segurua izango da.

Arrazoi hori tarteko, berriro ere, Aita Menni Ospitaleko Marta Garcia Carmona eta Sonia Espin Larreta terapeuta okupazionalek (Kalte Zerebraleko Zerbitzua eta Etxetek, hurrenez hurren) menpekotasuna duten pertsonak zaintzen lagundu nahi izan dute, beren ezagutzak ikus-entzunezko formatuan zabalduz. Grabatu dituzten azken bi bideoetan zehazten diren teknikak posturak aldatzeko eta buelta emateko arazoak izan ditzaketen zaintzaileei zuzenduta daude.

Hainbat estrategia

“Garrantzitsua iruditzen zaigu prestakuntza bideo edo bideo tutorial hauen zabalkundea egitea, behar duten pertsona guztiek eskuratu ahal izan dezaten.Hainbat urte daramagu bideoak YouTuben argitaratzen egoera desberdinetan transferentziak nola egin azaltzeko.Gure kanalean hainbat estrategia aurkitu daitezke janzten laguntzeko, elikatzeko produktu lagungarriak erakusteko, ingurua kontrolatzeko gailuak erabiltzeko… ADOM Autonomiak ekoiztu dituen bi bideo berri hauekin, menpeko pertsonak zaintzen laguntzen jarraitu nahi dugu, batez ere etxean. 

“Asmoa da ideiak ematea, etxeko ingurunean geratzen laguntzeko”, adierazi du Marta Garciak. 

Menni Sareak menpekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko egiten dituen bideo horien artean ADOM Autonomiaren produktu edo soluzioekin zerikusia duten batzuk daude.Zehazki, sabaiko garabien erabilera edo egoera desberdinetan menpekotasun mailarik handiena duten pertsonak zaintzeko hainbat teknika zehazten dituzte, hala nola oheko mugikortasuna arnesa jartzeko edo sabaiko garabiarekin oso erraz bateratzen diren laguntza produktuak erabiltzeko.

Gaur hona ekarri ditugun bi bideoetan erabiltzen diren teknika eta produktuetako batzuk teknika berritzaileak dira, ADOM Autonomiarekin lankidetzan egindako ikerketaren emaitza, pixoihala eta jantziak aldatzeko arazoari irtenbidea emateko, izan ere, arazo hori bideratu dago, eta senide askok kritikotzat jotzen dute etxean menpekotasun handia dutenen zaintzari dagokionez.

Askotan, ohean postura aldatzeko eta buelta emateko arazoak egoten dira, aurrerago aipatzen diren hainbat faktoreren eraginez.Bideo horietan zehazten diren tekniken hartzaileak horrelako arazoak izan ditzakeen populazio zabalago bat da. Bi bideoetako teknikek pazienteari buelta eman beharra ordezten dute, zaintzaileari pisuaren karga eta esfortzua murriztu eta higiene postural hobea lortzeko, hori osasunerako mesedegarria izango delarik.Horrez gain, horrelako egoeretan, ohean dagoen pertsonari lankidetza aktibo gutxiago eskatzen zaio, eta erlaxatuago egon daiteke pixoihala aldatzeko unean. Ikusi ditzagun bideoak.

1. bideoa. Pixoihala aldatzea ohean biratu gabe

Ekintza errazten du, egoera hauetan:

–          Postura aldatzeko eta ohean buelta emateko lankidetza aktibo urria dago, edo, are gehiago, hori egiteko erresistentzia.

–          Pertsonak tonu altua eta are zurruntasuna dauka, eta horrek zaildu egiten du buelta ematea eta mugitzea pixoihala modu tradizionalean aldatzeko.

–          Ez da komeni alboko etzaneran egotea gorputzaren alde batean (adibidez, hemiplegiak, kraniotomiak, presioko ultzerak trokanterrean, ohiko hausturak besahezurrean, lepauztaian…).

–          Pertsonaren bolumenak oztopatu egiten du ohean mugitzea.

 2. bideoa. Pixoihala aldatzea eta komuna erabiltzea ohetik pasatu gabe sabaiko garabiaren bidez

Metodo hau beste garabi mota batzuetan, esaterako, zutikakoetan, arnesa jartzea zailtzen duten zundak edo botoi gastrikoak dituzten pertsonentzat proposatzen dugu.

Menni Sarea, laguntzarako teknologiarekin bat

Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareak eta ADOM Autonomiak elkarrekin dihardute zenbait proiektutan orain dela 20 urtetik, urte hartan hasi baitzen Aia Menni Ospitalea desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitza egokitua diseinatzen eta eraikitzen.Etxebizitza horren diseinuan Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko taldearen zati handi batek parte hartu zuen, ADOM eta Erreka Taldeko. profesionalekin batera.Etxean banaketarako espazioak kentzea, ate motordunak, ate irristagarri automatikoak, sabaiko garabia, espazioen domotizazioa, horien kontrola zenbait euskarri informatikorekin, komuna, armairuak, sukaldea eta etxetresna elektrikoak egokitzea… elementu horiek denak desgaitasuna duten pertsonen autonomia errazteko pentsatu ziren, eta zaintzaileen lana errazteko.Harrezkero, harremana mantendu egin da, batez ere ADOMeko Jabi Odriozola ingeniariarekin, prestakuntza emateko, ikastaroak antolatzeko, eta irtenbideak pentsatzen jarraitzeko, nolabaiteko desgaitasuna duten pertsonen etxeetarako.

ADOM Autonomiaren zeregina da teknologia lagungarriak integratzea, ingurune erabilgarriak lortzeko, irisgarritasunaren paradigmatik haratagoBere jardueren artean nabarmentzen dira ateak eta igogailuak kontrolatzeko dibisioak pertsona guztientzat eta une guztietan, eta sabaiko garabiak, komunarekin konektatuta, ate irisgarri batez, eta Areka dutxako hustubidearekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services