Aita Menni Ospitaleko hogei bat profesionalek hezur muineko lesioa duten pertsonen tratamendurako prestakuntza jaso dute

Aita Menni Ospitaleko hogei bat profesionalek hezur muineko lesioa duten pertsonen tratamendurako prestakuntza jaso dute
Apr

5

2022

Aita Menni Ospitaleko hogei bat profesionalek hezur muineko lesioa duten pertsonen tratamendurako prestakuntza jaso dute

Ospitaleak berak antolatutako etengabeko barne prestakuntzako ikastaroa da. Fisioterapeutek, terapeuta okupazionalek eta Kalte Zerebralaren Zerbitzuko errehabilitazio taldeko begiraleek parte hartu dute 20 eskola ordu horietan, muineko lesioa duen pazientearen egunerokoa hobetzeko.

Beste behin ere, joan den asteburuan Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuarentzat antolatutako ikastaroarekin argi utzi genuen gure profesional taldearen etengabeko prestakuntza funtsezkoa dela.

Muineko lesioaren (ML) ondorioa izaten da funtzio motorra, sentsitiboa eta/edo nerbio sistema autonomoa aldi baterako edo behin betiko aldatzea. ML kasuek jatorri traumatikoa izan dezakete, eta horren arrazoi nagusia zirkulazio, lan edo kirol istripuak edo bestelakoak izan daitezke. Gainerakoak beste mota bateko patologiengatik izan daitezke: tumoreak, tronbosiak, sortzetiko malformazioak edo infekziosoak. Baina, horrez gain, muineko lesioak kalte fisikoa eragiteaz gain, alderdi psikosozialari ere eragiten dio.

MLa duen pertsonaren bilakaeraren pronostikoa hobeto ezagutzeko, helburu terapeutikoak proposatzeko eta tratamendua planifikatu ahal izateko, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko hemeretzi profesional (fisioterapeutak, terapeutak eta monitoreak) muineko lesioa duten pertsonak maneiatzen eta errehabilitatzen trebatu dira. Ospitaleak berak antolatutako etengabeko prestakuntzako ikastaroa Arrasateko (Gipuzkoa) gure zentroko ikasgelan egin da.

Marina Millian muineko lesioetan espezializatutako fisioterapeuta da, neurorrehabilitazioko masterra du, eta irakaslea da SESCAMen (Gaztela-Mantxako Osasun Zerbitzua) ikastaroetan eta Fisioformacion etengabeko prestakuntzako enpresan, beste erakunde batzuen artean, eta bera arduratu zen ikastaroa emateaz, helburu nagusi hauekin:

  • MLa zer den eta zer inplikatzen duen ikuspegi orokorra izatea.
  • MLa duten pertsonen errehabilitazioan fisioterapia lantzeko ezagutza teoriko-praktikoak zabaltzea, baita patologiaren berezko konplikazioei buruzkoak ere.
  • MLa duen pertsona ebaluatzeko erabiltzen diren eskalak ezagutzea.
  • Kasu bakoitzari egokitutako helburu terapeutikoak ezartzeko gai izatea.
  • Gaur egun erabiltzen diren errehabilitazio teknikak ezagutzea.
  • MLa duen pazientearen osasun larrialdiak prebenitzea eta horietan jardutea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services