GURE ELKARTEKO MUTILEK -JAVI DIAZ, CARLOS KELER ETA JON MARKAIDAK- IRUÑERA JOAN ZIREN IPARRALDEKO AUTONOMIEN ARTEKO TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO
Hilabete gutxi batzuk baino ez dira igaro Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) sortu zenetik, eta boccian federatuta dauden kirolariak txapelketa ofizialetan parte hartzen hasi dira dagoeneko. Hilaren 21ean Iruñera joan ziren Iparraldeko Autonomien arteko Txapelketan beste klub batzuen kontra lehiatzeko. Probak, gainera, Espainiako Txapelketarako balio zuen.
Oso egun positiboa
Javi Díaz, Carlos Keler eta Jon Markaida indartsu borrokatu ziren, irabazteko eta lehiatzen jarraitu ahal izateko. Javi eta Carlosek BC2 kategoriako bigarren mailan parte hartu zuten (bolak eskuz jaurtitzen dira), eta Jonek BC3koan (jokalariek kanaleta erabiltzen dute). Hirurak gogotsu aritu ziren Arrosadiako kiroldegian dominak irabazteko. Jon, partida irabazteko zorian egon zen. Hala ere, azkenean ez zuen lortu. Sailkatu izan balira, otsailaren 11n eta 18an lehiatuko luketen. Espainiako Txapelketan parte hartzeko lehen postuan geratu behar zuten beren taldean.
Baina normalean esaten duten moduan, garrantzitsuena parte hartzea da. Eta oso egun positiboa izan zen. Carlos Cañetek, ADAM elkarteko irakasleak, denek primeran pasatu zutela esan digu. Beste aukera batzuk ere egongo dira. Animo, lagunak!. Txapeldun handiak zarete!