“Aita Menni: con ciencia y corazón”

“Aita Menni: con ciencia y corazón”
Nov

3

2023

“Aita Menni: con ciencia y corazón”

TVEko ‘Pueblo de Dios’ programak monografiko bat eskaini dio hartutako kalte zerebralaren Aita Menniko arretari. Emanaldia urriaren 29an izan zen, Iktusaren Munduko Egunean.

Iktusaren Munduko Egunarekin batera, joan den urriaren 29an, RTVEk “Aita Menni: con ciencia y corazón” programa emititu zuen. Ia ordu erdiko dokumental monografikoa, esteka honetan klik eginez ikus daitekeena, Aita Menni Ospitalearen historia kontatuz hasten da, 1898an, Ahizpa Ospitalarioek Arrasaten (Gipuzkoa) ospitale psikiatriko bat ireki zutenean.

Denboran zehar, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak erakundea bere zerbitzuak zabalduz joan da, bateko eta besteko premia sozialei erantzuteko. Hala, duela 30 urte baino zertxobait gehiago, kalte zerebralaren errehabilitazio integraleko Espainiako lehen zerbitzua sortu zuen.

Programak Aita Menniko paziente, senide eta profesionalen testigantzak biltzen ditu, arreta integralak eta humanizazioak zainketetan duten garrantzia agerian uzten dutenak. Programak Aita Mennik ikerketarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa ere nabarmentzen du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services