Euskararen erabilera sustatzen duen Korrika lasterketaren lekukoak Aita-Menni Ahizpa Ospitalarioen hainbat zentro zeharkatu zituen, ospitaletik hasi eta Musakolako zentroraino, ospitaleko bertako Euskara Batzordeak bultzatutako ekimen batean. Alaitasunak, musikak eta koloreak markatu zuten eguna, euskararen alde.
Tipi-tapa tipi-tapa, KORRIKA! Tipi-Tapa tipi-tapa, KORRIKA! Arrasateko Musakolako Aita Menni Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroko erabiltzaileek Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Korrikaren lekukoa jaso zuten.
Lekukoa zentroz zentro ibili zen, Arrasateko Aita Menni ospitaletik hasi eta gure zentroraino, Musakola auzoan, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroaren eskutik (EPSZ). Et, jakina!, gure erabiltzaile eta profesionalek gozatu egin zuten ibilbideari jarraipena emanez, beren aletxoa jarriz eta lekukoa Musakolako Adinekoen Eguneko Zentroari pasatu, hori ere Aita Mennikoa.
Euskararen aldeko ideia zoragarri hau Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Euskara Batzordeak bultzatu zuen.
Egun bikaina izan zen, musika, kolore eta pankarta artean!!!