Modelo desmuntagarriak, tolesgarriak eta bateria gero eta iraunkorragoekin… Gurpil aulkietan eta eskuterretan berrienak. Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Zerbitzuko fisioterapeutek eta terapeuta okupazionalek dagoeneko ezagutzen dituzte Apex Medical etxearen proposamen berriak, Ayudas Técnicas arabaren eskutik.
Arazo motorrak oso ohikoak dira garuneko lesioa izan duten pertsonengan. Iktus bat edo beste arrazoi bat dela medio, aurrealdean, parietaletan edo garuneko enborrean gertatutako kalte zerebralak mugitzeko zailtasunak eragiten ditu. Hala, ohikoak dira hemiplegiak (gorputzaren erdiaren paralisia) eta hemiparesiak (kontrola, indarra eta trebetasuna galtzea). Ondorio fisiko horiek mugikortasunari eta, beraz, ondorio horiekin bizi behar dutenen autonomiari eragiten diete. Kalkuluen arabera, lau pazientetik hiruk mugikortasun arazoak dituzte iktus baten ondoren.
Gure errehabilitazio talde multidiziplinarren helburua da autonomiarik handiena lortzea, hainbat teknika eta tratamenduren bidez. Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Menni Sarea ahalegintzen da bere profesionalak egunean egon daitezen mugimenduarekin lotutako laguntza produktuei dagokienez, bai eta bestelako egokitzapen pertsonalei dagokienez ere, horiek behar dituzten pertsonei beren bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.
Aurrerapenak ergonomian, autonomian eta diseinuan
Hori dela eta, Aingeru Zabala, Apex Medical enpresako ipar eremuko saltzailea, eta Alain Domingo, Ayudas Técnicas Arabako komertziala eta ortopediako teknikaria, Aita Menni Ospitaleko zentroetara hurbildu dira, gurpil aulkien eta eskuterren inguruko azken proposamenen berri emateko: gurpil aulki desmuntagarriak eta eskuter tolesgarriak. Modelo horietan, segurtasuna, autonomia (16 eta 25 km-ra arteko bateriak, modeloen arabera) eta beste prestazio batzuk ez ezik, estetika dinamiko eta modernoa ere hautematen da. Diseinu arinak eta erresistenteak dira, hainbat berrikuntzarekin, hala nola blokeo sistemak edo argi infragorriak, beren ibilbidearen trazadura proiektatzeko.
Aurkezpenera joan ziren fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalentzat oso interesgarria izan da markak eskaintzen dituen aurrerapen teknologikoak bertatik bertara ezagutzea. Zalantzarik gabe, merkatuan dagoen eskaintzari buruzko ezagutza eguneratuta edukitzea baliagarria izango zaie beren eguneroko bizitzan mugikortasun premia espezifikoak dituzten pertsonei aholku hobea emateko.
Aholkularitza lan horretan laguntzeko eta interesa duten pertsonek beren produktuak probatu eta haiekin mugikortasuna entrenatzeko, Apex Medicalek eta Ayudas Técnicas Arabak beren azken modeloetako bi utzi dizkiote Aita Menni Ospitaleari:
- I-Elite eskuterra, 360º-ko eserleku birakariarekin, contactless giltzarekin eta toleste sistema automatikoarekin (goiko bideoan ikus daitekeen bezala).
- Eta Model C2 aulkia, merkatuko berritzaileena eta pertsonalizagarriena, etxeak adierazi duenaren arabera. Bere omniwheel gurpilek (noranahikoak) aulkiak bere gainean biratzea ahalbidetzen dute. Gainera, mugikorretik ere erabil daiteke (adibidez, ohera hurbiltzeko), eta hainbat koloretako karkasa trukagarriak ditu.