“Elkarrekin goaz, Hospitalitatean” lelopean, beste edizio bat abiatu dugu, pertsonei ematen diegun arreta, dimentsio guztietan, egokitzeko eta hobetzeko dugun gaitasuna islatzeko, gure sormena erakutsiz.
“ELKARREKIN GOAZ, HOSPITALITATEAN” izenburupean, lehiaketara aurkeztuko diren argazkien helburua eta gaia keinuak, uneak, jarrerak eta abar grafikoki harrapatzea da. Hospitalitatea nola praktikatzen dugun islatzea. COVID-19aren pandemia bezalako tragedia global batek, zailtasunak zailtasun, batu egin gaitu Komunitate Ospitalario moduan, eta, pertsonei arreta emateko garaian, dimentsio guztietan, sortzeko, egokitzeko eta hobetzeko dugun ahalmena ere frogatu behar izan dugu, bereziki ahulenei dagokienez.
Lehiaketa honen bidez, parte hartu nahi dutenek argazkiak bidaltzea nahi dugu, Hospitalitatean elkarrekin goazela ikusarazteko, horrela garatzen baitugu misio ospitalarioa munduan gauden leku guztietan. Baloratuko dira sormena, lanen originaltasuna eta kalitatea. Ez da onartuko lehiaketaren oinarriekin bat ez datorren muntaketa edo argazkirik.
Nork parte har dezake eta nola?
Lehiaketa Ahizpa Ospitalarioei lotutako 18 urtetik gorako edozein pertsonarentzat da, betiere Komunitate Ospitalarioko kide bada, Kongregazioa dagoen munduko edozein lekutan.
Parte hartzaileek posta elektronikoz bidali behar dituzte argazkiak, helbide elektroniko honetara: aduerto@hospitalarias.es. Argazkiarekin batera, behar bezala beteta, I. Eranskina erantsiko da, “Inskripzio fitxa”, eta, argazkietan pertsona identifikagarrien irudiak badaude, baita II. Eranskina ere, “Irudia erabiltzeko baimena”, zehaztutako formatuaren arabera. Hautagai berak bi argazki aurkezten baditu, bi argazkiek oinarri hauen bi eranskinak eraman behar dituzte.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere BI argazki aurkeztu ahal izango ditu, koloretan, zuri-beltzean, sepia kolorean edo beste edozein tonalitate fotografikotan. JPG formatuan jasoko dira, gutxienez 300 pixeleko bereizmenarekin. Argazkiak bidaltzeko epea 2022ko otsailaren 24tik 2022ko martxoaren 31ra bitartekoa da, biak barne.
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du argazkiak erakusgai jartzea onartzen dela eta mundu mailan edozein bitartekotan erreproduzitu daitezkeela, baita plataforma digitaletan edo Ahizpa Ospitalarioen bestelako komunikazio bide batzuetan ere, lehiaketaren zabalkundea egiteko.
Aurkeztutako argazkiak argitaratu gabeak izango dira, eta ez dira onartuko beste lehiaketa batzuetan parte hartu dutenak edo lehenago saritu direnak. Lehiaketaren antolatzaileek eskubidea erreserbatzen dute lehiaketaren epeak eta datak aldatzeko, aurrez www.hospitalarias.org webguneetan iragarrita.
Sariak
Lehen Saria argazki kamera bat da, reflex digitala, 300 €-an baloratua; Bigarren Saria, haririk gabeko entzungailuak, 150 €-an baloratuak, eta Hirugarren Saria, bozgorailu adimenduna, 100 €-an baloratua. Saridunak, gutxienez, Ahizpa Ospitalarioen webgunean iragarriko dira (www.hospitalarias.org). Saridunak izena emateko fitxa aurkeztu zuenean jarri zuen erreferentziazko zentrora bidaliko da sari bakoitza, eta han jaso ahal izango du, gehienez ere hilabeteko epean.
Antolakuntzak Ahizpa Ospitalarioen 2022ko Nazioarteko III. Argazki Lehiaketaren Oinarrietan aurreikusi gabeko gorabehera oro ebazteko eskumena dauka.