Iban Arrien, Bizkaiko Osasun Elkargo Profesionalen Foroko lehendakari berria

Iban Arrien, Bizkaiko Osasun Elkargo Profesionalen Foroko lehendakari berria
jul

6

2018

Iban Arrien, Bizkaiko Osasun Elkargo Profesionalen Foroko lehendakari berria

Aita Menni Ospitaleko Fisioterapia arloko arduraduna erakunde honen lehendakari hautatu berri dute, eta helburua osasun arretaren ikuspegi integral eta integratzailea sustatzea da

Iban ArrienIban Arrien, Kalte Zerebraleko Unitateko fisioterapeuta eta Aita Menni Ospitaleko Fisioterapia arloko burua, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko (COFPV) lehendakaria izateaz gain, joan den ekainaren 25ean Bizkaiko Osasun Elkargo Profesionalen Foroko lehendakaria ere hautatu zuten. Hemendik zoriondu egin nahi dugu.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala Bizkaiko Osasun Elkargo Profesionalen Foroaren barruan dago 2010. urtean sortu zenetik eta bere helburua hau da: Bizkaiko osasun arretaren ikuspegi integral eta integratzailea sustatzea eta garatzea, topalekua izatea eta eztabaida ofizialerako gunea izatea, guztiontzat interesgarriak diren gizarte eta osasun gaiak partekatzeko, profesionalak elkarrekin harremanetan jartzeko, eta gizarteari oro har osasun-irizpide zientifikoetan oinarritutako mezuak zabaltzea.

Foroa elkarte hauek osatzen dute, alfabetoaren hurrenkeran:

- Euskadiko Biologoen Elkargoa
- Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofiziala
- Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala
- Bizkaiko Erizainen Elkargoa
- Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala
- Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala
- Euskadiko Logopeden Elkargoa
- Bizkaiko Medikuen Elkargoa
- Euskadiko Optiko-Optometristen Elkargo Ofiziala
- Euskadiko Podologoen Elkargo Ofiziala
- Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala
- Bizkaiko Albaitarien Elkargo Ofiziala
- Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>