Aita Menni Ospitalean Disfagia Unitatea inauguratu dugu

Aita Menni Ospitalean Disfagia Unitatea inauguratu dugu
mar

8

2017

Aita Menni Ospitalean Disfagia Unitatea inauguratu dugu

Logopediaren Europako Egunarekin bat eginda , aurtengo gai nagusia disfagiaizanik, el  Aita Menni Ospitaleko Bilboko Neurorrehabilitazio Zentrok Disfagiaren Arteta Integralerako Unitate bat inauguratu du.

Estatu mailan disfagiaren inguruko zerbitzu espezializatuen eskaintza oso urria izanik, eta gure Zerbitzura gero eta jende gehiago etortzen denez irensteko arazoengatik kontsultak egitera, Kalte Zerebraleko errehabilitazio taldeak Unitate berezi bat abiarazi du.Ondoren, Disfagia Unitate berriaren koordinatzaile Marina Pascual logopedak egitasmoaren zergatik azaltzen digu.

Kalte zerebralaren ondoren gertatu ohi diren ondorioetako bat disfagia da: kalkulatzen da iktusa sufritu duten pazienteen %22-80k nozitu dezaketela, lesioaren eta larritasunaren neurriaren arabera.Gainera, azterketa askok diote istripua izan eta lehenengo asteetan disfagiaren diagnostiko egoki batek, eta errehabilitazioa garaiz hasteak ere, ondorioak murriztu ditzakeela, %50eraino, eta, are gehiago, elikatzeko zailtasunak erabat gainditu daitezkeela.

Zeri esaten diogu disfagia?

Disfagia eraginkortasunez elikatzeko arazoa edo ezintasuna da, hau da, behar bezala elikatuta eta hidratatuta egoteko arazoa edo ezintasuna da, eta modu seguruan, elikagai edo likido zatirik arnasbideetatik biriketara igaro gabe.Disfagiaren ondorioak suntsitzaileak izan ohi dira, eta kasurik larrienetan aurkitu dezakegu pertsona elikatu gabe edo deshidratatuta dagoela, eta oso ohikoa da behin eta berriro pneumoniak agertzea, heriotza eragiteraino.Espainiako ospitale orokorretan egindako azterketek diotenez, pneumonia aspiratiboen ondorioz pazienteak hiru aldiz ere sartzen dira ospitalean, identifikatu gabeko edo garaiz tratatu gabeko disfagia baten ondorioz.

Unidad-de-Disfagia-IOPI-2

Hala eta guztiz ere, disfagia fenomeno ezezaguna da ospitalearen esparruan eta biztanlerian oro har, jende gutxi joaten delako medikuarengana janaria edo edaria sarri kontrako eztarrira joaten zaiolako.Aitzitik, arrisku handia izan daiteke hori nozitzen duen pertsonaren osasun orokorrerako.

Alta, disfagia ez dute soilik iktus sufritu duten pertsonek nozitzen, beste gaixotasun mota batzuetan ere ohiko ondorioa izaten baita, esaterako gaixotasun neurodegeneratiboetan, Parkinson gaixotasunean, Alzheimer gaixotasunean, esklerosi anizkoitzean, alboko esklerosi amiotrofikoan, ume goiztiarretan, gaixotasun arraroak dituzten haurrengan, haurren paralisi zerebralean… adinduengan, eta are presbifagia fenomenoa sufritze duten adineko pertsona sanoengan.Prozesu kirurgikoa edo are onkologikoa jasan duten pazienteek ere, erradioterapia eta kimioterapia jaso badute, irensketa prozesuan zailtasunak garatzeko joera izan ohi dute.Arrazoi hori tarteko, Disfagiaren Arreta Integralerako Unitateak, kalte zerebrala sufritu duten pertsonei ez ezik, hainbat ingurumaria tarteko edonolako disfagia mota oro tratatzeko ere irekiko ditu bere ateak.

Zein dira alerta seinaleak irensteko arazo bat identifikatzeko?

Alarmak jo beharko luke ikusten dugunean jaten ari den pertsonari janaria sarritan kontrako eztarrira joaten zaiola, janarietan edo pixka bat geroago eztul egiten duela, irensten duenean eztarriko minagatik kexatzen dela, apetitua aldatzen zaiola; beharbada ez du lehen bezainbeste jan nahi, esfortzu handia eskatzen diolako, eta lehen baino askoz denbora gehiago behar duela, denbora gutxian pisu asko galdu edo irabazten duela, etab.Aurreko sintometako edozein jakinarazi beharko litzaizkioke erreferentziazko medikuari, eta horrek irensketa eta elikadura arazoen gaineko espezialista batengana bideratu beharko luke pazientea.

Aita Menni Ospitaleko Disfagia Unitatean disfagia hasieratik amaierara landuko da, mediku errehabilitatzaileak eta logopedak egin beharreko miaketak eginez, eta ondoren tratamendu berezi bat diseinatuz, pazientearen irensteko arazoak arintzeko eta egoera nutrizional eta hidriko ezin hobea bermatzeko.Horretarako, tratamendua izango da errehabilitazio logopedikoa, disfagia errehabilitatzeko VitalStim, IOPI eta Smoothfood azken berrikuntzekin, eta aurki tele errehabilitaziorako arlo berri bat ere egongo da; gainera, elikaduraren jarraipena eta doikuntza egingo da, disfagiarako egokitutako dieta bereziak landuz.  Horrez gain, kontuan hartuta tratatzen ditugun paziente asko etxean oheratuta daudela, tratamendua etxean edo egoitzan ere egin ahal izango da, modu erosoan, ospitalera joan behar izan ez dezan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>