Zuatzu zentroak Reale Arena bisitatu du Realeko futbolari beteranoekin

Zuatzu zentroak Reale Arena bisitatu du Realeko futbolari beteranoekin
Oct

28

2022

Zuatzu zentroak Reale Arena bisitatu du Realeko futbolari beteranoekin

Bisita ahaztezina, emozio, oroitzapen, pasadizo eta umore onez betea, eta taldeko Gorriz, José Mari Martínez eta Mitxel Loinaz jokalari ohiekin argazkiak ez ziren falta izan.

*Argazkia: Real Sociedad

Zuatzuko (Donostia) Aita Menni kalte zerebraleko eguneko zentroko erabiltzaileek bufanda txuri-urdina jantzi zuten berriro, Reale Arenako instalazioetara hurbiltzeko. Bisita Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioak  (FEAFV) antolatzen dituen Erreminiszentzia Eta futbolaren inguruko tailerren parte da, eta 2014. urtetik Aita Menni Ospitaleko hainbat baliabidek parte hartzen dute. Oraingoan, Zuatzuko taldea Realaren estadiora joan zen talde txuri-urdineko beteranoek lagunduta: Alberto ‘Bixio’ Gorriz, Jokalari Ohien Elkarteko lehendakaria; José Mari Martínez eta Mitxel Loinaz.

Berriz ere, futbolaren oroitzapenen magia agertu zen, eta barreak eta iruzkinak sortu ziren Atotxako zelai zaharraren inguruan urte haietan Donostiako klubean lehiatzen ziren jokalariek egindako balentrien eta irabazitako garaikurren inguruan. Emozioa FEAFVk zein Realak argitaratu dituzten argazki politetan islatzen da. Zelaia zapaltzeak berezi sentiarazi zituen.

Duela hiru astetik ari dira Mitxel Loinaz eta Bixio Gorriz Erreminiszentzia tailerraren azken edizio hau Zuatzun garatzen, eta 12 aste osatu arte luzatuko da. Gainera, aurreikusita dago Juan Maria Zorriqueta FEAFVko lehendakariak eta beste jokalari batzuek ere parte hartzea.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen hau posible egiten duten futbolari beteranoei eta Realari, euren denboragatik, maitasunagatik, energia kutsakorragatik eta une hunkigarri hauek biziarazteagatik. Are gehiago, bereziki eskertu nahi dugu Kalte Zerebralaren Eguna aldarrikatu dugun aste honetan, bi erakundeek jendaurrean erakutsi baitute kalte zerebrala duten pertsonen eta familien aldeko babesa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, baita ere, Bilboko Athletic Klubari eta bere jokalari ohiei, Aita Mennik Bizkaiko hiriburuan kudeatzen duen Txurdinagabarriko adinekoentzako egoitzan erreminiszentzia tailerrak egiten jarraitzen baitute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services