Tratamendua eskaintzen diegu prozesu onkologikoen ondorioak dituzten haurrei

Tratamendua eskaintzen diegu prozesu onkologikoen ondorioak dituzten haurrei
Jul

13

2020

Tratamendua eskaintzen diegu prozesu onkologikoen ondorioak dituzten haurrei

Aita Menni Ospitaleak eta La Cuadri Del Hospi elkarteak lankidetza hitzarmen bat dute, paziente txiki horiei bilboko haurren errehabilitazio unitatetik arreta emateko. Han, batez ere, errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua jasotzen dute.

Bilbon daukagun Haurren Errehabilitazio Unitateko pazienteek pandemiaren aurretik ere erabiltzen zituzten maskarak eta beste higiene neurri batzuk. Onkologia prozesuen edo hango tratamenduen ondorioak dituzten haurrez ari gara, zeintzuk Egaña kaleko gure zentrora joan izan diren azken urtebetean. Han, errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzuak jasotzen dituzte batez ere, Aita Menni Ospitaleak ‘La Cuadri del Hospi’-rekin daukan hitzarmen bati esker. Elkarte honek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Hematologia eta Onkologia Pediatrikoko Unitatean minbizia diagnostikoa eta tratamendua izan duten haur eta nerabeen gurasoak batzen ditu.

Oso adingabe gutxik dute minbizia, eta, beraz, gaitz horri aurre egitea norbanakoaren borroka bihurtzen da ia. La Cuadri del Hospi elkarteak honelaxe definitu ohi du bere burua: prozesu onkologiko batetik igaro diren edo oraintxe borrokan ari diren 5 haurren gurasoek osatzen duten taldea, zeintzuk elkarrekin lan egiten duten haur eta gazteen minbizia humanizatzeko, sozializatzeko eta ikertzeko, bai eta hezur muina eta zilbor hesteko odola emateko beharrari buruzko informazioa zabaltzeko ere. Azpimarratu nahi dute gizarteari ikusarazi behar zaiola minbizia duten haur eta nerabeak egon badaudela, eta errehabilitazio integrala behar dutela: besteak beste, fisioterapia edo psikoonkologia saioak, gaixotasun larriaren ondorioz jasan behar dituzten tratamendu gogorrei aurre egiteko.

Pertsona, enpresa eta erakunde askoren laguntzarekin, La Cuadri del Hospi elkarteak paziente adingabe horien eta haien familien historiak gehiagotan ondo bukatzea nahi du, haien ongizatea hobetzen lagunduz –diziplina anitzeko taldeen laguntzarekin errehabilitazioa eginez, adibidez–, bai eta haurren eta gazteen minbiziari buruzko ikerketak egin daitezen ere, inoiz ez baitute izaten behar beste aurrekontu. Eta, horretarako, laguntza behar dute! Nola lagun diezaiekegun? Ekimenak hedatzen lagunduz, muina emanez edo proiektuak finantzatzen lagunduz. Hauxe da dohaintzetarako Laboral Kutxaren kontu zenbakia: IBAN: ES93 3035 0034 0303 4004 5530. SWIFT: CLPEES2MXXX.

Bost urte daramatza elkarte txiki honek martxan, eta aldi honetan zehar lortu du Hematologia eta Onkologia Pediatrikoko Unitatean jasotako tratamenduez haraindi tratamendu gehiago ere jasotzea, bai eta Gurutzetako Ospitaletik gertu lokal polit bat irekitzea ere. Hura da familien topalekua, eta han, elkarri animoak ematen dizkiote eta eroso sentitzen dira egin behar izaten dituzten itxaronaldi luzeetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services