Sorkuntza grafikoko tailerra, edo nola bultzatu ongizate pertsonala adierazpen artistikoaren bitartez

Sorkuntza grafikoko tailerra, edo nola bultzatu ongizate pertsonala adierazpen artistikoaren bitartez
Sep

6

2018

Sorkuntza grafikoko tailerra, edo nola bultzatu ongizate pertsonala adierazpen artistikoaren bitartez

PROZESU PERTSONALAK BULTZATZEN DITUZTEN TEKNIKAK SARTZEN DITU, HALA NOLA AUTOEZAGUTZA, SENTSIBILIZAZIOA, ADIERAZPENA, HAUSNARKETA… BILBOKO KALTE ZEREBRALEKO EGUNEKO ZENTROKO BEDERATZI LAGUNEK PARTE HARTU DUTE, HORIETAKO SEIK IKASTURTE OSOAN ZEHAR

Astelehen arratsaldeetan, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroan, espazio eta denbora bat dago Hartutako Kalte Zerebrala izanik ‘Sorkuntza grafikoko tailerrean’ izena eman nahi izan duten pertsonek azaleratu ditzaten euren bizipenak, irudimena eta ametsak, kontzienteak zein inkontzienteak izan.Josu Urriolabeitiaren laguntzarekin, irudietan islatzen dituzte beren kezkak, bilaketak, barrenean gordeta dutena,esan nahi dutena… edo egin nahi duten garrasia.Horretarako, botatako materialez baliatzen dira:kartoiak, paperak, egunkariak, aldizkariak, etiketak, etab.

Alma mater

Berak horrela proposatuta, tailerra Josu Urriolabeitiak gidatzen du, gaur egun SURBISAko Arlo Teknikoko burua den arkitektoak.1989tik, bere zeregin profesionala eraikinak zaharberritzen garatzen du, eta lan hori irakaskuntzarekin bateratzen du.Errehabilitazioaren kontzeptuaren esanahi zabalenean sinesten du: “Bizitzak higatu egiten gaitu, horregatik, errehabilitazioaren dinamika oso garrantzitsua da, ez soilik kale, plaza eta eraikinetan, baizik eta baita ere pertsonengan bertan.Batzuetan ohartu ere ez gara egiten gastatzen ari garela, desmotibatzen, indargabetzen… Komeni da errehabilitazio prozesuetan sartzea maila guztietan”.

Josu Urriolabietiak dioenez, collageak sortzeak hainbeste lagundu dio berari pertsonalki ezen beste pertsona batzuekin partekatu nahi baitu.Eta modu altruistan egiten du, hainbat gizarte erakundetan ere lagunduz. “Uste dut gizarteak dagoeneko ordaintzen didala nire lanagatik, eta ulertzen dut hau horrela izan behar dela.Ikusten duzu bizitzak asko eman dizula, eta sentitzen duzu zeuk ere eskertu behar diozula, beste pertsona batzuekin partekatuz, lagunduz…”. Kezka hori aipatu zion bere lagun Manuel Martin Carrascori, Ahizpa Ospitalarien Nafarroako zuzendari medikoari, eta berehala jarri zen harremanetan Bilbon daukagun zentroarekin.Egaña kaleko CENERek positibo baloratu zuen proposamena eta, harrezkero, astean behin arratsalde batez joaten da bertara.

Josu Urriolabeitia

Autobiografia baterako zertzeladak

Bi orduko 34 saio, saio bat astelehenero:lanari buruzko inpresioak-hausnarketa-meditazioa; konposiziorako trikimailuak; kolorea eta kolorerik eza; elkarrizketa neure buruarekin eta besteekin; autokritika… Tailerreko saioen helburua da ongizate eta garapen pertsonala, pentsamendu sortzailearen eta adierazpen artistikoaren bitartez, bizitzeko oinarrizko trebetasunak garatzea bultzatuz, bai barrura begira bai elkarbizitzari begira.

Materialak hautatu eta hautatutako euskarrian itsasten hasi aurretik, tailerrean parte hartzen duten lagunek denbora bat eskaintzen dute erlaxazio-kontzentrazio gidatu bat egiten. “Garrantzitsua da gizaki biziak garela ohartzea, arnasketa gainerako bizidunekin partekatzen dugula nabaritzea.Bizitza jasotzen eta transmititzen den zerbait dela.Horrek lagundu egiten digu, pertsona moduan, geure mundura irekitzen”. Lan pertsonaleko bi ordu dira, saioko gaiari buruzko hasierako azalpen bat egin ondoren, horren barruan prestakuntza teknikoa ere egonik.Saio bakoitza egindakoa denon artean labur partekatuz amaitzen da.

Eskakizun artistikoko lorpenak bilatzea baino gehiago, jolas izaerako dinamika baten barruan, Sorkuntza Grafikoko Tailerrean enpatia bilatzen da, komunikazio asertiboa, pertsonen arteko harremanak eta espiritualtasuna/traszendentzia, pertsonen indar moduan hartuta, azaltzen du Josuk. Parte hartzaile bakoitzak portafolio bat dauka, eta bertan gordetzen ditu bere lanak, oharrak, materialak, etab.Karpeta horrek jasotzen ditu ibilbide pertsonala, oroitzea ahalbidetzen du, berrirakurketa, prozesuaren ikuspegia eta autobalorazioa.Tailerraren koordinatzaileak hauteman du “lehen ikasturtean’ parte hartu duten lagunek “orain gaitasun handiagoa dutela inspiratzen duzun guztia adierazteko:inpresioak; eta espiratzen duzuna:espresioak”.

Zer nahi dugu?

Josu-Urriolabeitia1

Birziklatzeko papera eta kartoia, guraizeak eta barrako kola. Gutxieneko material batzuekin eta oso teknika errazekin, mundu guztiak parte hartu ahal izan dezan tailerrean, inpresiorako eta espresiorako ahalmen handia lortzen da, baita nolabaiteko hausnarketa-meditazioa ere.  Josu Urriolak (berak laburtu ohi du bere abizena) horrelako “sorkuntza lanek duten indarrari” buruz duen iritzia berretsi egiten da gure Bilboko Eguneko Zentroko erabiltzaileekin egindako lanaren ondoren. “Nola edo hala, egiten dugun guztiak erretratatu egiten gaituelako, gaia aukeratzea, aldizkariak eta irudiak aukeratzea, eta ondoren horiek kokatzea.Bertan gauzak islatzen dira, eta ez dute zertan kontzienteak izan.Eta hori da politena, normalean geure baitarako gordetzen ditugun gauzak adieraztea”. “Baita ere jakin behar duzue pertsona batzuek balioetsiko dutela egiten duzuen hori, eta beste batzuek ez dutela sentsibilitate hori”, esaten die jardueran jarraian parte hartu duten pertsonei.Batzuek tailerra uztea erabaki dute ”ez zaielako gustatzen ‘erretratatzea’, edo ez behintzat beren bizitzako une honetan”.

Tailerraren helburu nagusia da bitarteko grafikoen bitartez espresibitatea eta sormena agerian jartzea.Hauek dira jarri zituen helburu zehatzak eta, zalantzarik gabe, bete dituenak:

– Norberaren originaltasuna eta berezitasuna ezagutzea eta indartzea (autoezagutza).
– Sentitzen, pentsatzen eta behar dena ezagutzea eta adierazten jakitea, argi eta garbi islatu ahal izateko (komunikazio asertiboa).
– Originaltasunarekin konektatzea, sentitzea, pentsatzea eta gainerako pertsonak behar ditugula ohartzea (enpatia).
– Norbera garatzeko aukera berriak hauteman, irudikatu, aurkitu eta esperimentatzea (sormena).
– Jakin-mina estimulatu eta aberastea, bai norberari begira bai besteei begira (pentsamendu sortzailea).
– Erabakiak hartzea norberaren praktikari buruz eta praktika hori egiteko zereginetan inplikatzea (autonomia pertsonala).
– Harreman pertsonal esanguratsuak ezartzea, elkarren ongizatean oinarrituta (trebetasun sozialak).
– Edertasuna eta harmonia aurkitzea eta disfrutatzea (espiritualtasun/traszendentziaren indarra garatzea).

Parte hartu duen taldeak kalte zerebrala sufritzearen esperientzia komuna bizi izan du. Partekatzeko asko dutela ikustea, horrelako ekintza baten bitartez beren bizipena konpartitzea oso aberasgarria izan da (jarraian parte hartu duten 6 lagunak emakumeak dira guztiak, eta gizon bat ere ibili da jarraian, baina azken momentuan utzi egin du). Josu Urriolak, aldi berean, antzeko beste tailer bat koordinatu du bazterketa soziala duten pertsonekin, AMIARTE kolektiboaren bitartez, eta hor ere oso balantze positiboa egiten du.Udatik bueltan CENERera itzuliko dela agindu du, horrelako tailerrak ematen jarraitzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services