Lankidetza hitzarmena Marsi Bionicsen eta Aita Menniren artean


Feb

22

2017

Lankidetza hitzarmena Marsi Bionicsen eta Aita Menniren artean


Konpainiak lehen exoeskeleto berezia sortu du atrofia muskular espinalerako; gaixotasun arraro horrek 10.000 jaiotzatik bati eragiten dio.

Aita Menni Ospitaleak eta Marsi Bionics enpresak hitzarmen bat izenpetu dute, bi aldeak konprometitzen dituena ikerketaren eta berrikuntzaren arloan lankidetzan aritzeko, gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteentzako terapiak garatzen laguntzeko.

Marsi Bionics Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko oinarri teknologikoko enpresa da, eta gaixotasun neurologikoak dituzten haurren martxarako exoeskeleto pediatrikoak transferitzen ditu merkatura, gaixotasun neurologikoak dituzten haurrentzako terapia fisiko eta kognitiborako. Marsi Bionicsek atrofia muskular espinala duten haurrentzako sortutako exoeskeletoa UAE AI and Robotics Awards for Good sarietan bigarren geratu da, irabazletik bi puntura baino ez; sari horiek robotikaren ‘Oscar’ saritzat jotzen dira.

AMOrentzat zein Marsi Bionicsentzat interesgarria denez I+Gko proiektuetan elkarlanean aritzeko hitzarmenak lortzea, neurorrehabilitazioko teknologia robotikoa hobetzen laguntzeko, bi aldeek adostu dute lankidetzarako oinarrizko printzipioak ezartzea. Horrenbestez, Aita Menni Ospitaleko profesionalek, Juan I. Marín:

–          gailu berrien espezifikazioak eta eskakizunak ikuspegi klinikotik

–          prototipoen garapenaren aldizkako jarraipena ikuspegi klinikotik

–          prototipoen esperimentazio eta balidazio klinikoa proba pilotuetan

–          erabiltzaileen kudeaketa proba pilotuetan

–          produktua eskuratzeko/merkaturatzeko ereduak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services