Iktusaren ondorengo lehen urtean zehar izaten den apatia

Iktusaren ondorengo lehen urtean zehar izaten den apatia
Nov

27

2019

Iktusaren ondorengo lehen urtean zehar izaten den apatia

Naiara Mimentza, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko neuropsikologoak, bere ikerketaren berri eman zuen espainiako neurorrehabilitazio Elkartearen XVII. Jardunaldian.

Azaroaren 21ean, osteguna, Espainiako Neurorrehabilitazio Elkartearen (SENR) XVII. urteko bilera egin zen Sevillan, Espainiako Neurologia Elkartearen urteko bileraren baitan. Goizean goizetik, gure herrialdeko neurorrehabilitazioaren arloko ikertzaileek komunikazio zientifiko onenak aurkeztu zituzten. Han, Naiara Mimentzak, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko neuropsikologoak, Iktusaren ondorengo lehen urtean zehar izaten den apatia”-ri buruz hitz egin zuen.

XIX. mendean, Haslam-ek “emozioen galera” gisa definitu zuen apatia. Azken hiru hamarkadatan, berriz, 3 dimentsio barne hartzen dituen nahasmendu gisa definitu izan dute: jokabidezkoa, ekimena gutxitzea dakarrena; kognitiboa, pentsamendua gutxitzea dakarrena; eta emozionala, afektibitatea lausotzea dakarrena.

Gaur egun, jakin badakigu iktusak nahasmendu psikiko ugari sortzen dituela, eta eragin nabarmena duela pazienteen eta familien bizi kalitatean. Halere, oraindik errehabilitazioaren bigarren mailan dago, eta horri buruzko literatura zientifikoa urria da.

Mimentza doktoreak prebalentziari dagokionez egin dituen aurkikuntzak azaldu zituen; apatiaren, depresioaren, suminkortasunaren eta antsietatearen arteko harremanaren berri eman zuen, bai eta horietako bakoitzaren eta iktusa izan duten eta aztertu dituzten pertsonen gaitasun funtzionalaren arteko harremanaren berri ere.

Emaitzek erakusten dute apatiaren prebalentzia handia dagoela iktusa izan duten pertsonen artean, balorazioaren hiru uneetan; bai eta iktusa izan ondorengo lehen urtean zehar apatia nabarmen murrizten dela ere. Lehenengo balorazioan, iktusa izan duten pertsonen erdiek apatia zeukaten; bigarren balorazioan, %32,4k; eta hirugarrenean, %25,90ek.

Korrelazioei dagokienez, nabarmentzekoa da apatiaren eta gainerako asaldura psikopatologikoen arteko erlazioa murriztu egiten dela iktusaren ondorengo lehen urtean, eta depresioa, antsietatea eta suminkortasuna, aldiz, korrelazioan daudela hiru balorazioetan (iktusa izan eta 3, 6 eta 12 hilabetera). Datu hori interesgarria da gure jardun klinikorako, esan baitezakegu apatia modu isolatuan azal daitekeela. 

Era berean, datuek diotenez, apatiaren araberakoa da iktusa izan duten pertsonen funtzionaltasuna, eta ez hainbeste depresioaren eta antsietatearen araberakoa. Erabilitako eskala funtzionala edozein dela ere (Independentzia Funtzionalaren Neurria, FIM+FAM; Barthelen Indizea), apatiak alderantzizko korrelazioak ditu, nabarmen, hiru balorazioetan.

Aurkikuntza horien arabera, beharrezkoa da ikerketan gehiago sakontzea, bai eta pazienteentzat errehabilitazio programa espezifikoak garatzea eta familientzat nahasmendu horren kudeaketarekin lotutako entrenamendu protokoloak egitea ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services