Ikastaro-tailerra haurrei zein helduei mugitzen laguntzeko

Ikastaro-tailerra haurrei zein helduei mugitzen laguntzeko
Dec

15

2017

Ikastaro-tailerra haurrei zein helduei mugitzen laguntzeko

GURE ESKU HORRELAKO PRODUKTUAK EDUKI ETA BERE EZAUGARRIAK EZAGUTZEAK LAGUNDU EGITEN DIGU PERTSONA BAKOITZARENTZAT EGOKIENA ZEIN DEN SEGURUAGO GOMENDATZEN

Taller-movilidad2

Dutxako aulki baskulagarrien modeloak, etxerako garabi bipedestatzaileak, Grillo ibilgailua, Juditta aulki gurpilduna (baskulagarria, posizionatzeko neurri oso berezi eta berritzaileekin)… Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko profesional talde batek bere ezagutzak eguneratzeko aukera izan du, mugikortasunean laguntzeko produktuei dagokienez. Haurrei zein helduei zuzenduta, hainbat terapeuta okupazional, fisioterapeuta, begirale, laguntzaile eta erizainek aukera izan zuten zenbait produkturen ezaugarri guztiak ezagutzeko, eta gure pazienteek horietako batzuk probatu ere izan ahal zituzten.

Ikastaroa sektoreko komertzial batek eta Sonia Alonso Ballester laguntza dinamikoetako terapeuta espezialistak eman zuten; hain zuzen ere, Sonia hainbat profesional ari da prestatzen Euskadin, eta Arrasateraino etorri zen gure lantaldearen zati batekin gaiari buruz dituen ezagutza zabalak partekatzera.Prestakuntzara Etxetekeko terapeuta okupazionalak ere joan ziren..

Ikastaro-tailerra antolatzeko ideia behar jakin batetik sortu zen, izan ere, hauteman genuen aurrez geure eskuekin erabili behar genituela gomendatzen ditugun produktu lagungarriak, bai mugikortasunerako bai etxean erabiltzeko, gure txostenetan gomendioak egiten baititugu etxebizitzak egokitzeko. Horien ezaugarri tekniko guztiak, aldeko eta aurkako ezaugarriak, erabiltzaileen profila eta abar lehen eskutik ezagutzeak lagundu egiten digu segurua aukeratzen eta gomendatzen.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services