Euskal Herriko Terapeuta Okupazionalen Elkargoarekin lan egiten dugu

Euskal Herriko Terapeuta Okupazionalen Elkargoarekin lan egiten dugu
Sep

25

2017

Euskal Herriko Terapeuta Okupazionalen Elkargoarekin lan egiten dugu

Ahizpa Ospitalarien Bilboko neuroerrehabilitazio zentroan laguntza-produktuen inguruan ETOLEK emango duen ikastaroa egingo da urriaren 28an eta 29an

 

Beste behin, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Erasanaren Zerbitzuak ezagutzak eguneratzen lagunduko du, oraingoan laguntza-produktu ezberdinen inguruan. Euskal Herriko Terapeuta Okupazionalen Elkargoak (ETOLE) antolatuta, urriaren 28an eta 29an, Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroaren instalazioetan (Egaña kalea, 10), ondorengo ikastaroa emango da: ‘Laguntza-produktuak: aplikatzeko aukerak, eraikuntza sortzailea, teknologia berriak eta emaitzen neurketa’. 

Thais Pousada García terapeuta okupazionalak emango du tailer teoriko-praktikoa;  Osasunaren Zientzietan doktoregoa eta osasun-arloko ikerketan eta laguntzan masterra du berak. Tailerra garatzeko, metodologia aktiboa, dinamikoa eta parte-hartzailea jarraituko da, edukiak errazago ulertu eta barneratzeko eta kontzeptu eta teknika desberdinak maneiatzeko helburuarekin.

Programa 13 eskola-ordutan banatzen da, eta, lehen zatian, zenbait kontzeptu orokor, eta laguntza-produktuen sailkapena eta oinarrizko ezaugarriak errepasatuko dira. Ondoren, ebaluazio-prozesua landuko da: emaitzen neurketa laguntza-produktuetara aplikatuta. Jarraitzeko, azken berrikuntza eta aukera teknologikoak aztertuko dira; hala nola, ortesi dinamikoak, exoeskeletoak eta sistema domotikoak. Hurrengo moduluan, berriz, teknologia berrien aukerak eta TO-n egiten den aplikazioa jorratuko dira: laguntza-produktuak ordenagailuetan eta mugikorretan, errealitate birtualean eta APPs-etan, besteak beste, esku-hartze terapeutikoko baliabide gisa. Azkenik, urriaren 29an, igandean, irakaslea kostu baxuko laguntza-produktuen inguruan arituko da, erabiltzaileek eskuratzeko.

productos-de-apoyo_ETOLE

Ikastaroan parte hartu ahal izango dute Terapia Okupazionalean diplomatuak edo graduatuak diren pertsona interesatuek. Ikastaroa egiteko plaza-kopurua gehienez 22koa izango da. Ikastaroaren kostua 65 €-koa izango da ETOLEko kideentzat eta terapia okupazionaleko estatuko gainerako erakunde hitzartutakoentzat eta ikasleentzat. Kategoria horietakoak ez diren gainerako terapeuta okupazionalek, aldiz, 90 € ordaindu beharko dituzte.

Laguntza-produktu pertsonalizatuak 

Parte-hartze aktiboagoa sustatzeko nahiz ideia eta irtenbide baliagarriak eta aplika daitezkeenak emateko, antolakuntzak parte-hartzaileei eskatu nahi die laguntza-produktu “kustomizatuak” behar dituzten praktika asistentzialeko kasuak proposa ditzatela. Halaber, oso ondo hartuak izango dira anekdotak, sortutako produktuak, oharrak edo egindako esku-hartzeak, partekatu ahal izateko.

Parte hartu nahi duten pertsonek ETOLErekin harremanetan jartzeko bide hauek erabil ditzakete: 644 52 44 92 telefonoa edota etoleikastaroak@terapeutas-ocupacionales.es posta elektronikoa.

 

Curso Productos de apoyo ETOLE by Red Menni de Daño Cerebral on Scribd

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services