Disfagiari buruzko dibulgazio eguna

Disfagiari buruzko dibulgazio eguna
Sep

18

2014

Disfagiari buruzko dibulgazio eguna

“Disfagia eta osasunean dituen ondorioak. Tratamendua eta prebentzio-neurriak” izenburupean, Aita Menni Ospitaleko eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zenbait adituk edonorentzako saio irekia emango dute irensteko arazoei aurre egiteko aholkuei buruz.

Disfagia hitz teknikoa erabiltzen dugu zenbait pertsonek elikagaiak irensteko dituzten zailtasunei buruz hitz egiteko. Irensteak (elikadura-boloa ahotik urdailera eramatea) ekintza neuromuskular konplexua ekartzen du, eta ekintza koordinatuak behar dira horretarako. Gaixotasun neurologikoek, askotan, prozesu hori aldarazten dute, eta osasunerako ondorioak oso larriak izan daitezke.

Medikuntzaren, nutrizioaren eta errehabilitazioaren ikuspegitik  disfagiaren seinaleak zein diren ezagutuko ditugu, Bolunta ekitaldi aretoan (Zabalbide 1), urriaren 2an, arratsaldean. Egunaren xedea da herritarrak osasun-arazo garrantzi honen aurrean sentikor agertzea eta gerta daitezkeen xurgapenak eta itotzeak prebenitzeko tratamenduak ezagutzea. Sarrera doan da baina leku kopurua mugatua da, beraz, bertaratu nahi izanez gero, deitu, mesedez, 944434927 telefonora edo bidali mezu bat Olatz Otaolari: mootaola.aitamenni@hospitalarias.es.

Disfagia garuneko kaltearen ondorioa izan daiteke, baina nerbio-sistema zentralaren gaixotasunek eta zenbait endekapenezko gaixotasunek ere eragin dezakete.Egunean parte hartuko duten adituek distraziorik gabeko giro lasaia lortzeko modua azalduko dute. Horrez gain, beste aholku batzuk ere emango dituzte pneumoniak eta malnutrizioa prebenitzeko.

Disfagiari buruzko Dibulgazio Eguna by Red Menni de Daño Cerebral

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services