Arrasateko Garuneko Kalteko Eguneko Zentroak biziki ospatuko du San Bennito Menniren mendeurrena

Arrasateko Garuneko Kalteko Eguneko Zentroak biziki ospatuko du San Bennito Menniren mendeurrena
Apr

26

2016

Arrasateko Garuneko Kalteko Eguneko Zentroak biziki ospatuko du San Bennito Menniren mendeurrena


GURE EREDU SOZIOSANITARIOAREN SORTZAILEAREN ETA AITZINDARIAREN LANA MEREZI DEN BEZALA NABARMENTZEKO, ZENTROEK ZENBAIT JARDUERA ANTOLATU DITUZTE

 

Duela 102 urte, 1914ko apirilaren 24an, Dinan (Frantzia) aita Benito Menni hil zen.Oso bizitza emankorra izan zuen:ordurako gaixoak artatzeko 22 zentro sortu zituen, zahar-etxe, ospitale eta psikiatrikoak kontuan hartuz.

Aita Menni Ospitalearen nahiz Ahizpa Ospitalarien kongregazioaren sortzaile santua merezi duen bezala gogoratzeko, gure zentroek hainbat jarduera prestatu dituzte ardura handiz.Horien artean nabarmentzen da Arrasateko Garuneko Kalteko Eguneko Zentroko Azoka, bereziki bizia izan dena.

Egun hori ospatzeko berariaz egindako dekorazioaz gain, hara egunero joaten diren erabiltzaileek tarta bat egin zuten erakundearen logotipoarekin. Bestalde, abegikortasunaren santuaren bizitzari eta obrari buruzko hitzaldi batean parte hartu zuten, eta lunch batez eta dantza-saio girotu batez gozatu zuten. Argazkietan ikusten den bezala, lan handia egin zuten, baina eurentzat oso atsegingarria izan da gure arreta soziosanitarioko ereduaren aitzindaria hobeto ezagutzea.

San Benito

Aita Menni Ospitaleko beste zentro eta arlo batzuetan ere kartelak egin dituzte familia ospitalariaren sortzailearen lana nabarmentzeko eta gaixo eta profesionalei pertsona gaixoen duintzearen eredu baliotsua erakusteko.

Vidriera

Aita Benito Menni Joan Paulo II.ak kanonizatu zuen 1999. urtean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services