Garuneko Kalteen Menni Sarea errehabilitazioan aritzen da funtsean. Lehendabizi, kasu bakoitzaren balorazioa egiten dugu, eta gero, gure taldeak -diziplina anitzeko profesionalek osatzen dutena- tratamendu integrala garatzen du gaixorentzat, besteak beste, arlo hauek kontuan hartuta: mugimendua, komunikazioa, eguneroko ekintzak egiteko autonomia, emozio-egoera eta gaitasun intelektuala. Helburua ahalik eta autonomiarik handiena lortzea da, eta gure konpromisoak pertsona duin bihurtzea du xede nagusitzat beti.
Giza talde aparta
Bikaintasunaren bila
Garuneko Kalteen Menni Sarearen baliabiderik baliotsuenetako bat giza taldea osatzen duten pertsonak dira. Denek profil tekniko bikaina dute, eta baita espezializazio maila altua eta eskarmentu handia ere. Taldera sartzen den pertsona bakoitzaren etengabeko prestakuntzari eta gainbegiratzeari esker, kalitate oneko laguntza eman dezakegu. Hainbat laguntza programetan prestakuntza, ardura eta seriotasuna ez dira falta profesionalen tratuan.
Hemen agertzen diren erakundeko pertsonak, diziplina anitzeko talde, talde dinamiko eta gogotsuaren adierazgarrienak dira. Gaixoei eta haien senideei arreta integral bikaina eskaintzea da jarraitzen dugun helburua.